Albistea entzun

Enpresak

Iberdrolak 1.531 milioi euro irabazi ditu urteko lehen erdian

%18,4 apaldu da iazko epe bereko emaitza, Erresuma Batuan Sozietate zergak izan duen igoera tarteko, Sanchez Galanen konpainiaren arabera

Ignacio Sanchez Galan, eskuinean.
Ignacio Sanchez Galan, eskuinean. R. gARCIA / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Xabier Martin -

2021eko uztailak 21 11:54

Iberdrolak azaldu du %19tik %25era aldatu dutela sozietate zergaren tasa brexit-aren ondorioz, eta horrek 463 milioi euro galtzera eraman duela Bilboko konpainia. Hala ere, urteko lehen seihilekoan, 1.531 milioiko etekin garbia lortu du enpresa elektrikoak, CNMV merkatu arautzaileari helarazi dionez.

Izan ere, urtarriletik ekainera, Ebitda esplotazio kontua handitu egin du Iberdrolak, %10etik gora hain zuzen, 5.443 milioi euroraino. Berriztagarrien eta sareen ekarpenek bultzatu dute gora (%85) konpainiaren esplatazio kontua. COVID-19aren eragina nabaritu duela ere gaineratu du Ignacio Sanchez Galan presidente duen konpainiak, eta 108 milioi euroan zehaztu du eragin hori. Aitzitik, Espainiako kanon hidroeleketriko berriak mesede handia egin dio, 265 milioi eurokoa.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Langile bat, Amporen Idiazabalgo fabrikan, artxiboko irudian. ©Gotzon Aranburu / Foku

EAEko industria asko suspertu da, baina ez da 2019ko mailara iritsi

Iker Aranburu

Eustaten arabera, iazko ekainean baino %13,3 handiagoa izan da jarduera aurtengoan. Metalgintza da gehien suspertu den arloa.

 ©Ekhilur kooperatiba

Ekhilur ordaintzeko sistema probatzen dabiltza Bilbon

Peru Azpillaga Diez - Bizkaiko Hitza

Zazpikaleetan jarri du martxan Ekhilur kooperatibak bere ordaintzeko sistema. Urtebeteko proba saioa izango da. Etorkizunean beste udalerri batzuetara hedatzea espero dute.

Nafarroan jada eska daitezke auto elektrikoa erosteko laguntza publikoak

Nafarroan jada eska daitezke auto elektrikoa erosteko laguntza publikoak

Iker Aranburu

Herritarrek zazpi mila eurotik gora jasoko dute auto zaharra txatarrera botaz gero. Ibilgailu elektrikoen salerosketa bikoiztu egin da aurten

Landaben barruan, txapa tailerrean, ekoizten ari diren ibilgailuetako baten egitura. ©VW NAVARRA /

Iruñean, argindar konexioaren zain

Joxerra Senar

Ekain amaieran, bat-batean, VWek kargutik kendu zuen Emilio Saenz, eta mugimenduak kezka eragin du. Haatik, haren ordezkoaren soslaia seinale ona izan daiteke. Taldeko produkzio buru izana da Markus Haupt, eta haren helburua da Landaben auto elektrikoaren «eraldaketaren parte» izatea.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.