Heriotza

Berrogeita sei urteko gizon bat hil da Getariako Malkorbe hondartzan, ondoezak jota

Ezbeharra atzo gertatu zen, eta hildakoa iruindarra da.

Malkorbe hondartza, Getaria (Gipuzkoa). ANDONI CANELLADA / FOKU
Olaia L. Garaialde.
2021eko uztailaren 26a
10:59
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 46 urteko gizoneko bat hil da ondoezak jota Malkorbe hondartzan, Getarian (Gipuzkoa). Iruñekoa da hildako gizona. Atzo 16:15 aldera, itsasertzean zebilen, eta sorosleei laguntzeko keinuak egin zizkien, arnasteko zailtasunak zituelako. Gero, konortea galdu zuen, eta, anbulantzia iristen zen bitartean, sorosleek bihotz-biriketako bizkortze maniobrak egin zizkioten. Gorpua Donostiako Auzitegiko medikuarengana eraman zuten, eta ikerketa bat abiatu dute ezbeharraren arrazoiak ikertzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.