Eduki babestua

Bertako barazki bikainak, kontsumitzaileen eskura

Eroski kooperatibak Bertako Barazkia proiektua martxan jarri du, kontsumitzaileek eskura izan ditzaten haien inguru hurbilean landatzen diren barazkiak.

Kontsumitzaileek haien inguru hurbilean landatutako bertako barazkiak eskura ditzakete gertuko Eroskiren saltokietan. EROSKI
2021eko uztailaren 30a
09:14
Entzun

Eroski kooperatiba ahalegintzen ari da kontsumitzaileen eskura jartzen haien inguru hurbilenean landatzen diren barazkiak. Horretarako, Bertako Barazkia Plana martxan jarri du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Eskualdeka antolatu du. Horrela, herri bateko kontsumitzaileak haren herriko bertako edo eskualdeko produktuak eskura ditzake gertuko Eroskiren saltokietan. Barazki bikainak dira. Besteak beste: tomatea, letxuga, piperra, pipermina, porrua, kalabaza, kalabazin zuria, kalabazin berdea, leka, zerba, tipula, tipulina, berenjena, perrexila, apioa, aza, aza gorria, ilarra eta baba.

«Eroskik bezeroa eta ekoizlea aintzat hartuta bultzatu du proiektua. Lehen sektoreari laguntzea da kooperatiba moduan herriaren alde egiten dugun apustua», azaldu du Eroskiren tokiko produktuen zuzendari komertzialak, Asun Bastidak.

Proiektu honi esker, barazkien salmenta %5etik %18ra igo da. Gehikuntza nabarmena da, zerba, tipulina eta kalabazin zuria bezalako barazki motetan gertatu dela kontuan izanik, salmenta handiak izaten ohi ez dituzten barietateetan. Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hiru lurraldeetan izan da gehikuntza, baina batez ere Gipuzkoan, oro har ekoizleak txikiagoak diren eta monolaborantzan aritzen diren lurraldean. Eroskik haien eskaintza zabal dezaten animatzen ditu.

Bertako barazkien berreskuratzea

Egitasmoaren beste helburu bat da bertako barazkien berreskuratzea, hainbat arrazoi direla kausa azken urteetan landatzen ez zirenak. Halaber, dibertsifikazioa ere sustatu nahi da, EAEn gaur egun ekoizten ez diren eta landa daitezkeen produktu berrien laborantza bultzatu. Horrela, EAEtik kanpoko jatorria duten produktuak bertako euskal produktuekin ordezkatu nahi dira, apurka-apurka.

Lehen sektorea modu egokian antolatzen laguntzeko baliagarria da hori guztia. Izan ere, Eroskiren saltokien sarearen bidez, ekoizleak bezero gehiagorengana iritsi daitezke eta beren eskaintza dibertsifikatu dezakete. Izan ere, Eroskik salgaien plataformen bidez egiten duten kudeaketari esker, ekoizleek haien produktuak saltoki gehiagotara eraman ditzakete, banaketa zuzenean egingo balute baino, eta, era berean, saltokiei produktuen aukera zabalagoa izatea ahalbidetzen diete eta hainbat ekoizpen sendotzea ere bai.

Azken batean, Bertako Barazkia Planak bertako ekoizleen lan estimagarria aintzat hartu eta azpimarratzen du. Joxe Inazio Zabaleta gustura parte hartzen ari da proiektuan. Azpeitian (Gipuzkoa) daukan Uresaundi baserrian askotariko barazkiak landatzen ditu: tomatea, letxuga, letxuga gorria, leka, porrua, kalabazina, zerba eta beste zenbait. «Barietate ona daukagu eta Eroskik produktu-gama handia dauka. Produktuaren arabera, gutxiago edo gehiago saltzen da, baina alderdi horretatik ondo, gustura nago».

Barazkiak Azpeitiko denda txikietan eta azokan saltzen ditu, eta Eroskik Zornotzan (Bizkaia) duen saltokian ere eskura daitezke. «Goizean etortzen dira hona barazkien bila eta arratsaldean dendara eramaten dituzte, egun berean». Bertako Barazkia Plana garrantzitsua da Zabaletarentzat: «Bai, niretzat garrantzitsua da, salmentaren %75 haren bidez egiten dut. Gainera, apustu ona egiten ari direla ikusten dut eta gustura nago».

Ana Eizagirre Aizarnazabalgo (Gipuzkoa) Aitzeta kooperatibako kideak ere proiektuan lan egiten du, tomatearekin eta ilarrarekin. «Udaberrian ilarra hartzen didate, apirilean eta maiatzean, eta ekainetik aurrera tomatea. Eusko Label tomatearekin jarduten dira». Eizagirre ere «oso gustura» dago Bertako Barazkia Planarekin. «Apustu serio ari dira egiten bertako barazkiaren alde». Bai bertako produktuen ekoizleentzat, bai kontsumitzaileentzat garrantzitsua dela uste du. «Bertako produktuak eskura edukitzea garrantzitsua da, eta bertako jeneroaren eskaintza edukitzea ere bai. Bertako jeneroari toki onak jartzen dizkiote frutategian, bistan jartzen dituzte eta hori oso garrantzitsua da. Gainera, barietate asko edukitzen saiatzen dira».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.