Begia Tokion

Asteazkenean hasiko dira lehiatzen Euskal Herriko hiru kirolari

Carlota Zigandak, Odei Jainagak eta Iñigo Peñak ekingo diote, eta Asier Martinez 110 metroko hesiduneko finalerdian lehiatuko da. Guztira, Euskal Herriko bost kirolari ariko dira golfean, atletismoan, piraguismoan eta waterpoloan.

Carlota Ziganda, partida batean. ERIK S. LESSER, EFE
Oihane Puertas ONA
2021eko abuztuaren 3a
16:50
Entzun 00:00:0000:00:00

Euskal Herriko bost kirolari lehiatuko dira bihar, abuztuak 4, Tokion. Carlota Ziganda izango da lehenengoa: golfeko lehen txanda jokatuko du 00:30ean. Ziganda hogeigarrena da munduko zerrendan, eta, aurten, bigarrenez arituko da Olinpiar Jokoetan.

03:35etan izango da Odei Jainagaren txanda. Atletismoan lehiatuko da, xabalina jaurtiketako sailkatze proban. Aurrera egiten badu, abuztuaren 7an jokatuko du finala.

Iñigo Peña04:38an hasiko da lehiatzen, esprint piraguismoko kayak bikoitzeko 1.000 metroko proban. Aurrera egiten badu, final-laurdenak izango ditu egun berean.

04:00etan, berriz, Asier Martinez 110 metroko hesiduneko finalerdian lehiatuko da. Aurrera egiten badu, ostegunean, abuztuak 5, jokatuko du finala.

Alberto Munarriz waterpoloko final-laurdenetan ariko da AEBen kontra, 11:20an hasita. Aurrera egiten badu, finalerdiak jokatuko ditu abuztuaren 6an.

Tokio 2020ko egutegia eta proben ordutegia kontsultatu hemen: Egutegia eta proben ordutegiak, egunez egun

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.