Lan osasuna

Langile bat hil da Karrantzan, baso lanetan

Ertzaintzaren arabera, mozten ari ziren zuhaitz bat gainera erori zaio.

Basoko langile baten heriotza salatzeko elkarrretaratzea, Muxikan, uztailean. AN MARURI ARANSOLO / BUSTURIALDEKO HITZA
Iker Aranburu.
2021eko abuztuaren 5a
18:59
Entzun

Beste lan istripu bat gertatu zen atzo, Karrantzan (Bizkaia). MontaƱan auzoko landaketa batean baso lanetan ari zen langile bati enbor bat erori zitzaion gainera, eta berehala hil zuen.

LABen zenbaketaren arabera, Euskal Herrian aurten 35 lagun hil dira lanean ari zirela.

Azkenetako bat basoko lanetan ari zen beste behargin bat izan zen, uztailaren 7an. M.C.F., 27 urtekoa eta Biarritz CO2 azpikontratako langilea, Muxikako zuhaitz landaketa batean hil zen, lanean zebilen makina irauli eta 15 metrotik erorita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.