Ezbeharra

Pertsona bat hil da Iruñeko ostatu etxe batean izandako sute batean

Larrialdietako osasun zerbitzuak sutean zauritutako sei lagun artatzen ari dira, kea irentsi dutelako.

Iruñeko Alde Zaharreko kale bat, artxiboko irudi batean. JESUS DIGES, EFE
Uxue Rey Gorraiz.
2021eko abuztuaren 5a
19:56
Entzun

Arratsaldean piztu da sutea, 18:00 aldera, Iruñeko Alde Zaharreko ostatu etxe batean, Eslaba karrikan. Larrialdietako zerbitzuek telefono dei bidez jaso dute abisua, eta eraikinera bertaratu dira suhiltzaileak eta Iruñeko udaltzainak. Oraindik ez da gertatutakoari buruzko informazio askorik, baina Nafarroako Gobernuak jakinarazi du pertsona bat hil dela sutearen ondorioz. Halaber, ostatu etxe berean ziren beste sei lagun zauritu egin dira, kea irentsi baitute.

Sutea kontrolpean da dagoeneko, eta suhiltzaileek ikerketa abiatu dute sutea zergatik piztu den argitze aldera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.