Lan heriotza

Donostiako kale garbiketako langile bat hil zen atzo

Gaueko zerbitzuan ari zela, ondoezik sentitu zen, eta handik gutxira hil zen.

Heriotzak salatzeko urtarrilean Bilbon egindako manifestazioa. ARITZ LOIOLA/@FOKU
June Romatet Ibarguren.
2021eko abuztuaren 13a
13:33
Entzun

Beste lan istripu bat gertatu zen atzo, Donostian. ELAk jakinarazi duenez, kaleko garbiketan gaueko zerbitzuan lanean ari zela, ondoezik sentitu zen langile bat, eta hil egin zen.

ELAren datuen arabera, aurten Hego Euskal Herrian hil den 39. langilea da Donostiakoa.

Joan den hilabete bukaeran, uztailaren 23an, antzeko egoera batean hil zen beste bat. AHTaren lanetan ari zen langile bat bihotzekoak jota hil zen Gernikan, eta, azkena ere kontatuta, bederatzi dira aurten heriotza ez-traumatikoz hil direnak.

ELAk eta UTE Donostiako Garbiketako langile batzordeak, langilea gogoratzeko asmoz, deialdia egin du elkarretaratzea egiteko enpresaren instalazioen aurrean datorren asteartean, abuztuaren 17an, 13:00etan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.