Asteazkenetik, aurretik ordua hartu gabe ere txertatu ahalko da Nafarroan

Txertaketa gunea Foremen egoitzan ezarriko dute, Arangurenen. Txertatu nahi dutenek nortasun agiria edo osasun txartela erakutsi beharko dute, eta zuzenean emanen diete bigarren dosirako ordua.

COVID-19aren kontrako txertaketa gunea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kiroldegian. JESUS DIGES, EFE
Uxue Rey Gorraiz.
2021eko abuztuaren 23a
16:13
Entzun

COVID-19aren kontrako txertaketa kanpainaren abiada biziaraztea helburu, prozesuari beste bultzada bat ematea erabaki du Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak. Asteazkenetik, aldez aurretik ordurik eskatu beharrik gabe ere hartzen ahalko da zizta. Nafarra izan edo herrialdean bizi den 12 urteko herritar orok egiten ahalko du urratsa. Oraingoz, Foremen egoitzan irekiko dute horretarako bidea, asteko egun guztietan, 08:30etik 19:00etara.

Gobernuak azaldu duenez, aski izanen da nortasun agiria edo osasun txartela erakustea. Gainera, orduantxe zehaztuko diete txertoaren bigarren dosia hartzeko eguna eta ordua ere. Halaber, osasun agintariek argitu dute orain arteko bideak, hau da, zita eskatu eta emandako dataren arabera txertaketa gunera bertaratzeak, bere hartan segituko duela oraindik ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.