14.740 isunen tramitazioa bertan behera utzi du Jaurlaritzak

«Konparaziozko bidegabekeria» salatu du Erkorekak.

Ertzain bat gidari bati isuna jartzen, Irunen. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
2021eko irailaren 1a
19:40
Entzun 00:00:0000:00:00

Lehen alarma egoeran Ertzaintzak eta udaltzaingoek jarritako 14.740 isunen tramitazioa bertan behera utzi du Eusko Jaurlaritzak, EAEko Aldizkari Ofizialeko agindu batean jasota dagoenez. Espainiako Konstituzio Auzitegiak lehen alarma egoera horri babesa kendu ziolako etorri da erabakia. Orotara 22.957 isun jarri zituzten Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Isunak ordaindu zutenei ez diete dirua itzuliko.

Josu Erkoreka Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak uste du epaiak «konparaziozko bidegabekeria» egiten duela, esate baterako, «goiz ordaintzeagatiko prozeduraren bidez, eta administrazioaren aurrean euren betebeharrak diligentzia osoz betez, isunak jakinarazi bezain laster ordaindu zituzten» herritarrekin.

Isunaren tramitazioa etengo zaien herritarrek ez dute ezer egin behar; izan ere, Jaurlaritzak ofizioz geldiarazi eta artxibatuko ditu prozedura horiek guztiak, edozein administrazio prozeduratan daudela ere. Hau da, ez dira hasiko oraindik izapidetu gabe dauden zehapenak, artxibatu egingo dira abian zeudenak, zehatutako pertsonek epe barruan jarritako errekurtso guztiak baietsiko dira, eta abar.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.