Futbola

Nerea Eizagirrek 2023ra arte luzatu du kontratua Realarekin

2022ko ekainean amaitzen zitzaion kontratua kapitainari. Gustura agertu da talde txuri-urdinean segitzeagatik.

ainara arratibel gascon
2021eko irailaren 8a
12:09
Entzun

Realak egungo taldeko izar eta kapitaina lotu du: Nerea Eizagirre. Tolosako erdilariari datorren urteko ekainaren 30ean amaitzen zitzaion kontratua, eta beste urtebeterako luzatu du: 2023 arte. "Hau nire etxea da, eta hasieratik garbi izan nuen hemen segitu nahi nuela. Gauzak ondo atera dira, eta egun berezia eta pozgarria da gaurkoa niretzat". Sinatze ekitaldian izan dira Jokin Aperribai presidentea, Roberto Olabe Futbol zuzendaria, GarbiƱe Etxeberria saileko arduraduna eta Eizagirreren senideak.

Udan Nahikari Garciak, Mariasun QuiƱonesek eta Nuria Mendozak taldea utzi ostean, taldeko lehen kapitain izendatu zuten. Beste kapitainak Iraia Iparragirre, Maddi Torre eta Amaiur Sarriegi dira. "Kapitain izatea esanahi handiko kontua da, are gehiago harrobiko jokalari bat izanda. Nire helburua orain arte bezala lanean segitzea da, eta taldeak denboraldi ona egitea".

Txuri-urdinek inoizko posturik onena lortu zuten aurreko sasoian. Bosgarren izan zen, eta azken jardunaldietaraino egon zen Txapeldunen Liga jokatzea ahalbidetuko zion hirugarren postua lortzeko borrokan. Denboraldi bikaina egin zuen Eizagirrek. Izan ere, zelai erditik taldearen jokoa gidatzeaz gain, gol ugari sartu zituen. Horietako asko, urrutiko jaurtiketa ikusgarriekin.

Udan, Europako hainbat talde garrantzitsuren eskaintza onartu zuen Eizagirrek, tartean Manchester CItyrena. Baina Realean jarraitzeko apustua egin du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.