DESAGERPENAK

32 urteko gizon bat desagertu da Elorrion

Astelehen gauean desagertu zen gizona. Edozein informazio izanez gero larrialdi zerbitzuei jakinarazteko deia egin dute.

Larrialdi zerbitzuak bilaketa lanetan. @112_SOSDEIAK
2021eko irailaren 8a
20:52
Entzun

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larrialdi zerbitzuak 32 urteko gizonezko baten bila dabiltza. Astelehen gauean ikusi zuten gizona azkenekoz, Elorrion (Bizkaia). Bilaketa lanetan ari dira orain Elorrio inguruan, gehienbat gizona ibili ohi zen lekuetan.

Bilaketa errazteko, gizonaren itxura fisikoaren berri eman dute larrialdi zerbitzuek: 1,80 metro neurtzen du, eta gorputz argala du. Ile beltza eta kizkurra duela ere jakinarazi dute, eta baita bigotea ere. Desagertu zenean, kirol erropa iluna zeraman. Gizonari buruzko edozein informazio izanez gero 112 telefonora dei egiteko eskatu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.