Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekideari eraso egiteagatik

Udaltzaingoak 24 urteko gazte bat atxilotu zuen larunbatean Alde Zaharrean, bikotekideari aurpegian eta lepoan kolpeak emateagatik.

Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratze bat, Gasteizen. RAUL BOGAJO/ FOKU
2021eko irailaren 13a
13:35
Entzun

Udaltzaingoak 24 urteko gazte bat atxilotu zuen larunbatean Gasteizko Alde Zaharrean, bikotekideari eraso egitea leporatuta. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, biktima bere etxebizitzan zen, eta goizaldeko 05:30ean Poliziari deitu zion laguntza eske. Emakumeak udaltzainei azaldu zienez, bikotekideak kolpeak eman zizkion aurpegian eta lepoan.

Gizonezkoa ere etxean zegoen, eta hark poliziei azaldu zien bikotekideari bultza egin ziola eztabaidatzen ari zirenean. Udaltzainek egiaztatu zuten emakumeak zauriak zituela; ondorioz, gizona atxilotu eta epailearen aurrera eraman zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.