Indarkeria matxista

Gasteizen gizon bat atxilotu dute bikotekidea jotzeagatik

Ertzaintzaren arabera, emakumea bortizki jo du gizonezkoak, aurpegian eta hainbat alditan. Atxilotuak 37 urte ditu.

Indarkeria matxistaren kontrako mobilizazio bat Gasteizen. RAUL BOGAJO, FOKU
Uxue Rey Gorraiz.
2021eko irailaren 15a
11:16
Entzun

Ertzaintzak 37 urteko gizonezko bat atxilotu du Gasteizen, indarkeria matxista leporatuta. Emandako informazioaren arabera, erasoa joan den igandean gertatu zen, etxebizitza batean: gizonezkoak emakumezkoa jo zuen aurpegian, bortizki. Gainera, jakinarazi dutenez, gizonezkoak mehatxu egin zion biktimari, labanaz.

Erasoa gertatu eta hurrengo egunean, astelehenean, emakumezkoak arta medikoa jaso zuen osasun zentro batean. Aurpegia mailatua zuen, nabarmen. Orduan izan zuen Poliziak erasoaren berri, eta atxilo eraman zuten gizonezkoa. Emakumeari sexu erasoa egitea, lesioak eragitea eta mehatxu egitea egotzi diote. Ikerketa abiatu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.