Albistea entzun

Kutsadura

Jakartako airearen kalitatea hobetzera behartu dituzte Indonesiako hainbat agintari

Hiriburuko auzitegi batek ebatzi du herrialdeko presidentea eta beste sei kargudun errudun direla «ingurumen arduragabekeriagatik». Gobernuak ez du argitu helegiterik aurkeztuko duen.

Jakarta hiriburua, artxiboko irudi batean.
Jakarta hiriburua, artxiboko irudi batean. BAGUS INDAHONO / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Ander Perez Zala -

2021eko irailak 17

Joko Widodo Indonesiako presidenteak eta haren gobernuko sei goi agintarik Jakarta hiriburuko airearen kalitatea hobetzeko neurriak hartu beharko dituzte, auzitegi baten aginduz. Epaileek aho batez ebatzi dute agintari horiek errudun direla «ingurumen arduragabekeria» delituagatik eta, hortaz, herritarren eskubideak urratzeagatik.

Ekintzaile talde batek aurkeztu zuen salaketa, 2019an, estatuburuaren, Osasun, Ingurumen eta Barne ministroen eta beste hainbat buruzagiren aurka, eta helburutzat zeukan goi kargudun horiek kutsadurari aurre egiteko neurriak hartzea hamar milioi herritar dituen hiriburuan —eta beste hogei milioi inguruan—.

Ebazpenaren berri ematean, Jakarta Erdialdea Barrutiko Auzitegiak jakinarazi du akusatuek legearen kontra egin zutela. Hala, Widodo behartu du aire kalitatearen estandar nazional bat finkatzera, eta Budi Gunadi Sadikin Osasun ministroa eta Anies Baswedan hiriburuko gobernadorea, aire kutsadura kontrolatzeko estrategiak sortzera.

Twitter sare sozialaren bidez, Baswedanek adierazi du auzitegien erabakia onartu duela; gobernuak, ordea, ez du adierazpenik egin horren inguruan, ezta argitu ere helegiterik aurkeztuko duen. Erreakzio bakarra presidentearen bozeramaile Fadjroel Rahmanek izan du: ingurumenari buruzko erabakiak Ingurumen Ministerioaren esku geratuko direla erantzun du.

Adierazpen horien berri izanda, salatzaileen abokatu Ayu Eza Tiara pozik agertu da epaileen erabakiarekin: «Espero dugu akusatuek beren porrota onartuko dutela, eta airearen kalitatea hobetzeko ahaleginetan jarriko dutela arreta, helegiteen bidez borrokatu edo halako alferrikako gauzaren bat egin beharrean».

IQAir enpresaren iazko Munduko airearen kalitatea txostenaren arabera, PM 2,5 partikulen kutsadura gehien duten hiriburuen artean bederatzigarrena da Jakarta —Asia hego-ekialdeko okerrena—; partikulak gehienbat autoen erregaietatik eratorriak dira, eta, maila handian izanez gero, arriskutsuak izan daitezke gizakien osasunarentzat.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Harmaila erori den unea, bideo batetik ateratako irudian. ©BERRIA

Gutxienez lau pertsona hil dira zezen plaza bateko harmailak erorita

Edu Lartzanguren

Haur bat dago hildakoen artean. Beste 300 pertsona zauritu dira. Halako ikuskizunak debekatzeko eskatu du Petro hautaturiko presidenteak

"2022an oheratu nintzen eta 1950an esnatu naiz"

Tristura eta haserrea kalean

Urtzi Urrutikoetxea

Milaka lagun irten dira AEBetako hirietan abortu eskubidearen aldeko protestetan. Elkar babestearen eta kalean mobilizatzearen garrantzia nabarmendu dute.

Donostiako elkarretaratzea, gaur, Alderdi Ederren. ©Mikel Arreseigor

SOS Arrazakeriak elkarretaratzeak egin ditu Melillan gertatutakoa salatzeko

Gorka Berasategi Otamendi - Jon Ordoñez Garmendia

Espainia eta Maroko arteko muga zeharkatzen ahalegindu ziren 2.000 lagun herenegun, eta gutxienez 37 hil dira.

Migratzaile talde bat pilatuta, atzo, Marokoko Nador hirian. ©AMDH

SOS Arrazakeriak elkarretaratzeak egin ditu Melillan gertatutakoa salatzeko

Gorka Berasategi Otamendi - Jon Ordoñez Garmendia

Espainia eta Maroko arteko muga zeharkatzen ahalegindu ziren 2.000 lagun, herenegun, eta gutxienez 37 hil dira.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.