Diru birtualak

Kriptodiruekin egindako transakzio guztiak legez kanpokoak dira Txinako banku zentralarentzat

Bitcoin eta halako diru birtualen kontrako Txinaren beste kolpe bat da. Urte hasieran, Txinako Gobernua kriptomeatzaritzari jazartzen hasi zen. 

Bitcoin txanpon faltsuak. ALEX HOFFORD / EFE
Irune Lasa.
2021eko irailaren 24a
12:48
Entzun

Kriptodiruei lotutako operazio guztiak legez kanpokotzat jo ditu Txinako banku zentralak, eta debekatu egin behar direla esan du. Kolpea handia da bitcoin, ethereum eta halako kriptodiruentzat, eta haien truke balioan hasiak dira igartzen erabakia. Bitcoinaren balioa %4 txikitu da tarte txikian, eta galera handiagoak izan dituzte ether, EOS eta litecoin kriptodiruek: %7tik gorakoak.

Txinako banku zentralak bere webgunean egindako adierazpenean argudiatu du ether eta bitcoinen gisako kriptodiruak ez direla diru fiduziarioak eta, ondorioz, ez dutela merkatuetan zirkulatu behar. Banku zentralaren arabera, kriptodiruekin atzerrian egindako transakzioekin lotutako zerbitzuak ere legez kanpokoak dira, eta baita halako diruen merkataritza, jaulkipena eta deribatuak eskaintzen dituzten zerbitzuak ere. Txinako «finantza erakundeek eta ordainketa erakundeek ezin dute zerbitzurik eskaini diru birtualekin lotutako ekintza eta transakzioetarako».

Aurretik Txinak beste kolpe bat emana zien kriptodiruei, urte hasieran Pekinek kriptomeatzaritzari (diru birtuala irartzeko prozesuak) jazartzea erabaki zuenean, energia oso intentsiboa duen prozesu horrek deskarbonizazioari kalte egiten ziolako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.