Albistea entzun

GASTRONOMIA

Basque Culinary Centerren hamargarren urteurrena ospatu dute

Gastronomia gara lelopean egin dute ekitaldia, Donostian. Erakundeetako, enpresetako eta gastronomia arloko ordezkaritza zabala bildu da ospakizunean, eta Urkullu lehendakariak eman du amaierako hitzaldia.

BCCren harmargarren urteurreneko ekitaldi instituzionala, gaur eguerdian, Donostian.
BCCren harmargarren urteurreneko ekitaldi instituzionala, gaur eguerdian, Donostian. javier etxezarreta / efe Tamaina handiagoan ikusi

Enekoitz Telleria Sarriegi -

2021eko irailak 27

Hamar urte bete ditu Basque Culinary Centerrek, eta tamainako ospakizuna egin dute haren egoitza nagusian, Donostian. Gastronomia gara lelopean, erakunde eta enpresetako ordezkaritza zabala bildu da ekitaldian, baita hainbat sukaldari eta gastronomiaren arloko profesionalak ere. «BCC komunitatea» osatzen dutenak, Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centerreko zuzendariak adierazi duenez. «Gastronomiak lortu ezinak ziruditen helburuak lortu ditu. Horregatik, hamargarren urteurrena ospatzen dugu, ilusioz eta erronkaz beteta. Komunitate gastronomiko handi bateko kide gara, eta elkarrekin 10 urte zoragarri partekatu ditugu. Ekintzailetza eta berrikuntzako hamarkada bat unibertsitatearen eta ezagutzaren munduan, gastronomiaren zerbitzurako ekosistema bat sortzeko. Gaur, hori posible egin duten pertsona guztiekin batera eskuratutako lorpenak ospatuko ditugu», nabarmendu du Aizegak.

Ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakaria, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburua, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea, Denis Itxaso Espainiako Gobernuaren ordezkaria, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Eneko Goia Donostiako alkatea eta Jose Miguel Herrero Espainiako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko Zuzendari nagusia.

Han izan dira, halaber, Basque Culinary Centerreko patronatuko ordezkariak: Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektorea, Pedro Subijana, Andoni Luis Aduriz, Juan Mari eta Elena Arzak, Eneko Atxa, Hilario Arbelaiz eta Diego Guerrero sukaldariak, eta zentroa osatzen duten enpresen ordezkariak: Rogelio Pozo (Azti), Agustin Marcaide (Eroski), Joseba Martikorena (Martiko), Ricardo Delgado (Covap), Iker Alberdi (Fagor) eta Guillermo Arrieta (Mahou San Miguel).

Maite Larburu musikariak girotu du ekitaldia, eta Pablo Mendez koreografoaren akrobaziak ere ikusi ahal izan dira. BCCn ikasitako zenbait ikasleren solasaldi bat ere izan da Izaro Iraeta kazetariak gidatuta, eta Aizega zuzendariak, Atxa patronatuko presidenteak eta Iñigo Urkullu lehendakariak hartu dute hitza.

Ekitaldia amaitu ondoren, Basque Culinary Centerreko irakasleek eta ikasleek prestatutako otordua egin da. Ekitaldi horretan, bertaratuek, azken hamar urteotan bizi izandako esperientziak eta erdietsitako lorpenak partekatzeko eta gogoratzeko aukera izan dute, eta, aldez aurretik, erakundearen hamargarren urteurrenerako argitaratutako liburu berezi bat jaso dute: Gastronomía. Diálogos en torno a la cocina de hoy y de mañana. Liburu dendetan eta BCC Store webgunean eskuratu ahal izango da urriaren 20tik aurrera.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©JON URBE / @FOKU

«Askotan, baimena eskatzea baino hobe da barkamena eskatzea»

Naroa Torralba Rodriguez

Munduko muralik onenetan hirugarrena Ondarroan dago, Kamiñazpin. Lian Monserrate da egilea, eta gaztetatik ari da gizarte gaiak hormetara eramaten. Memoria ariketa bat egin nahi izan du obra horrekin.
1 ©LABAYRU FUNDAZIOA / EZEZAGUNA

Itsasoko ezkutuko lana

Amaia Jimenez Larrea

Emakumeek itsasoan egindako lanaren balioa aldarrikatzeko, Labayru fundazioak 'Geu be bagara itsasoa' liburua argitaratu du. Zenbait belaunalditako hogei emakumeren testigantzak bildu dituzte.
<em>Irabazi arte</em> telesaileko bigarren denboraldiko aktore gazteak. ©EITB

'Irabazi arte'-ren bigarren denboraldia, ostiraletan ETBn

Urtzi Urkizu

Dorleta Urretabizkaia, Nahia Lacalle eta Joan Bailador dira aktore berriak. Zetak, Bengo eta Bulego taldeen kantak entzungo dira

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.