Albistea entzun

'Streaming' plataformak

Ibai Llanos bilbotarra laugarren aldiz zigortu du Twitchek

Streamer-ak ezingo du erabili bere kanala 24 orduz, zuzeneko batean zakil bat agertu zitzaiolako. Hainbat eduki sortzailek greba egin zuten irailaren 1ean plataformaren politiken aurka.

Ibai Llanos eta Kun Aguero euskarari buruz hizketan, irailaren 7an.
Ibai Llanos eta Kun Aguero euskarari buruz hizketan, irailaren 7an. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Paulo Ostolaza -

2021eko irailak 29 10:16

Erabiltzaileek ezingo dute Ibai Llanosen Twitcheko kanalean sartu gaur. Bilboko streamer ospetsua zigortu egin du plataformak, jada laugarren aldiz. Oraingoan, arrazoia da irailaren 26an egindako zuzeneko batean zakil bat agertu izana, erakusten ari zen txio baten erantzunetan. @DjMaRiiO youtuberrak txio batean zabaldu zuen Ibai blokeatzea eragin duen bideo zatia. Eduki sortzailearen aurpegiak argi uzten du berehala jabetu zela gertatutakoak izan zitzakeen ondorioez.

Ibai Llanos munduko streamer-ik ospetsuenetako bat da, baina gainontzeko sortzaileei bezalaxe ezartzen dizkio plataformak bere arauak (Llanosek berak txalotu izan du politika hori). Zigortu duten aurreko hiru aldietan azkenekoaren antzekoak izan dira zigortzeko arrazoiak; haren esku ez zeuden kontuak izan dira guztietan. Konponbide bakarra, oraingoz, zuzenekoetan Twitter ez begiratzea dela dirudi.

Izan ere, ezinezkoa da streamer-ak hirugarren pertsonek jartzen dituzten edukiak kontrolatzea. Azken-aurrekoan, adibidez, zigortu zuten bi rap abeslariren arteko oilar joko bat ikusten ari zela lehiakideetako batek ipurdia erakutsi zuelako. Llanosek argi utzi du nazka-nazka eginda dagoela: «Twitchekin barrabiletaraino nago. Azken finean txorakeria bat da, egun bat soilik zigortu naute, baina jada laugarren aldia da zakil edo ipurdi batengatik hori gertatzen zaidana».

Hirugarren aldiz zigortu zutenean ere argi utzi zuen bere iritzia: «Zigortu nauten hiru aldietan nire esku ez zeuden gauzengatik izan da. Testuinguruak berdin du; jendeak, hala nahi izanez gero, zu blokeatzeko aukera du. Kontuz ibili zuen kanalera gonbidatzen dituzuen lagunekin», txiokatu zuen.

Sortzaileen greba

Twitchek erabiltzaileei ezartzen dizkien politiken aurka, irailaren 1ean greba egin zuten hainbat streamer garrantzitsuk, besteak beste, Ibai Llanosek. A day off Twitch (Egun bat Twitch gabe) egitasmoa oso ospetsuak ez diren eduki sortzaileek abiatu zuten, baina, pixkanaka, gazteleraz ematen duten sortzailerik handienen babesa eskuratu zuen. Haiek ez zuten zuzenekorik egin egun hartan, eta nabarmen egin zuten behera plataformak izan zituen bisitek.

Dena den, askok gaitzetsi zuten greba hura helburu jakinik gabe antolatu zela, eta bakoitzak bere interes propioak defendatzeko baliatu zuela: harpidetzeen prezio aldaketak gaitzesteko batzuek, zigorrak kritikatzeko besteek...

Aguerorekin, euskaraz

Bilbotarra da Ibai Llanos, baina Bartzelonan bizi eta lan egiten du gaur egun. Oso urriak dira jendaurrean euskaraz egin dituen saiakerak eta hitzak, nahiz eta bere hainbat jarraitzailek horren inguruko jakin-mina erakutsi izan dioten.

Irailaren 7an, ordea, Kun Aguero Bartzelonako futbol jokalari argentinarrarekin zuzeneko bat egiten ari zela, hizpide izan zuten euskararen gaia. Bartzelonaren aldagelako hizkuntza ohiturez hizketan ari zirela, Aguerok Llanosi aipatu zion «hizkuntza zaila» dela «euskaldunen hizkuntza». Hark euskaraz erantzun zion: «Nik apur bat hitz egin ahal dut». Harrituta utzi zuen Aguero: «Zer dio honek? Nondik atera duzue hizkuntza hori?», galdetu zuen.

Katalana errazagoa dela aipatu ondoren, «zelan zaude?» esaten erakutsi zion streamer-ak futbolariari. Bideoak Youtuben bi milioi eta erdi ikustaldi baino gehiago ditu. 16:25. minututik aurrera hitz egiten dute euskarari buruz.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

«Guztiok gatoz leku beretik: guztiok gara afrikarrak»

Unai Etxenausia

'Geu, afrikarrok' aurkeztu du Arrosagaraik, zenbait gazteren istorioak biltzen dituen erakusketa bat, Gasteizko Montehermoso kulturunean. Otsailaren 26ra arte egongo da ikusgai.
Madrilgo komentu batean

'Marten' hegaldia

Enekoitz Telleria Sarriegi

Francoren erregimenak, Eliza katolikoarekin batera eta Australiako Gobernuarekin tratua eginda, ehunka euskal emakumezko bidali zituen Australiara, 1960ko hamarkadan. Han lana eginaraztea eta aurretik hara bidalitako gizonezkoekin ezkonaraztea zen bidaia haien benetako helburua. 'Marta plana' deitu zioten, eta 'El avión de las novias' dokumentalean jaso dute.

«Misiolari gisa bidali nahi gaituzte»

«Misiolari gisa bidali nahi gaituzte»

Enekoitz Telleria Sarriegi

Natalia Ortiz ikerlariak, besteak beste, Josefina Erezuma bizkaitarraren istorioa jaso du bere ikerketan, Jaime Aberasturi senargaiarekin izan zuen eskutitz trukearen bidez.

 ©OIER ARANZABAL

«Audio plataforma bat sortuko dugu datozen hilabeteetan»

Urtzi Urkizu

Ikus-entzunezkoetarako Primeran iritsiko den moduan, irrati eta audioetarako beste plataforma bat sortuko dute, Goñik iragarri duenez. «Kolaborazioak sustatuko ditugu euskalgintzarekin».

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.