Aurora berde eta gorri distiratsuak Lurraren inguruan, astronauta baten argazki ikusgarrian

Thomas Pesquet astronauta izan da aurora horien dizdira harrapatu duena. Kargaz beteriko eguzki partikula askotarikoek planetako magnetosferarekin talka egitean gertatzen da fenomeno hori.

jarraia203834.jpg
2021eko irailaren 28a
17:05
Entzun 00:00:0000:00:00

Uhin berde eta gorri lausoak Lurra inguratzen. Une horixe harrapatu du Thomas Pesquet astronautaren gailuak: aurora berde eta gorri distiratsuak Lurra inguratzen eta espazioaren belztasun amaigabea dir-dir egiten. Europako Espazio Agentzian lan egiten du, eta planeta lurtarretik 402 kilometro ingurura erretratatu du.

Kargaz beteriko eguzki partikula askotarikoek planetako magnetosferarekin talka egitean gertatzen den fenomeno bat omen da, eta, Pesqueten irudian ikusten denez, dir-dir lauso eta ikusgarriak sortzen ditu, kolore askotarikoak eta hainbat noranzkotan barreiatuak.

Arrakasta sareetan

Bere Twitter kontuan partekatu du: «Beste aurora distiratsu bat. Ilargi betea dagoenean, Lurra hain ondo argiztatuta dago, ezen ia egunez dela ematen baitu». Arrakasta itzela izan du txioak, eta lau egunetan 3.000 birtxio baino gehiago eta 20.000 atsegite baino gehiago izan ditu. Gainera, askok eta askok irudiaren ikusgarritasuna eta edertasuna nabarmendu dute iruzkin bat jarriz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.