Administrazio Kontseiluak proposatuta, Kutxabanken Akziodunen Batzorde Nagusiak adostu du 81 milioi euroko dibidendua banatzea bankuak 2020an lortutako emaitzen kontura. Ekarpen horrek 2021eko otsailean egindako 27 milioi euroko ordainketa osatzen du. Beraz, fundazioko akziodunek 2020ko emaitzei lotuta jasoko duten kopuru osoa 108 milioi eurotik gorakoa izango da.
Europako Banku Zentralak bankuei dibidendua berreskuratzeko ahalmena eman ondoren egin ahal izan du finantza entitateak banaketa hori, 2020. urtean bertan behera gelditu baitzen pandemiaren ondorioz. Gomendio hori irailaren 30etik aurrera indargabetzea erabaki zuen EBZk 2021eko uztailean, ekonomiaren egoera hobetu zelako. Banku zentralak esan zuen sakonki egin zitekeela «kreditu erakunde bakoitzak dibidenduak banatu eta akzioak berrerosteko dituen planen zuhurtziari buruzko ikuskaritza».
Kutxabankek dio kaudimenean eta kapitalean «sendotutako egoera» duela, eta akziodunei banatzen dien ordainsaria handitzen jarraitu ahal izan duela. 2020. urteari dagokionez, bankuaren emaitza garbiaren % 60 da dibidendua, "emaitzak banatzeko orduan ezarritako kaudimen baldintzak arriskuan ez jartzeko ahalmena» baitu Kutxabankek.
Bankuak
Kutxabankek 81 milioi euroko dibidendua banatu die fundazioko akziodunei
Erakundeak lortutako emaitza garbiaren % 60ra iristen da banatutakoa, emaitza hori 108 milioi eurotik gorakoa baita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu