Nafarroako ikastetxeetan maskararen erabilera malgutzeko eskatu dute
Sortzen elkarteak, Herrikoa federazioak, Britilak eta Nafarroako Concapa elkarteak proposatu dute ikastetxeek egun daukaten ordutegia ikasturte amaierara arte mantentzea.

Gizartean «muga guztiak» desagertu diren arren, ikastetxeetan «protokolo zorrotzak» betetzen jarraitu behar izatea gaitzetsi dute Sortzenek eta Herrikoa federazioa, Britila eta Nafarroako Concapa guraso elkarteek. Ez daude ados: «Ikastetxeetan neurriak aldatu egin behar lirateke, gizartekoekin batera».
Hori horrela, Carlos Gimeno Nafarroako Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza kontseilariari hainbat aldaketa egiteko eskatuko diote: ikasleek jolastokian «elkar eragiteko» aukera edukitzea, gorputz hezkuntzan maskara kendu ahal izatea, familiei tutoretzak aurrez aurre egiteko aukera eskaintzea eta ikastetxeen sektorekako banaketa berrikustea. Gainera , proposatu dute Nafarroako ikastetxeetan egungo ordutegia ikasturte osoan mantentzea
Atzo Gimenok iragarri zuenez, urtarriletik aurrera ikastetxeek aukera izango dute ordutegia aukeratzeko: «Mundu guztiak edukiko du nahi duen jardunaldia eta ordutegi antolaketa». Hau da, pandemia aurreko ordutegia edozein izanda ere, ordutegi jarraitua mantentzeko aukera izango dute.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.