Albistea entzun

Urrutikoetxea 22-7 Victor

Urrutikoetxeak ez dio aukerarik eman Victorri

Arlo guztietan gailendu da Urrutikoetxea, eta Lau eta Erdiko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkarako sailkatu da. Jaka, Ezkurdia eta Laso izango ditu aurkari.

Urrutikoetxea eta Victor, gaur, Lekeition (Bizkaia).
Urrutikoetxea eta Victor, gaur, Lekeition (Bizkaia). Gorka Rubio / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2021eko urriak 3

Mikel Urrutikoetxea Lau eta Erdiko txapelketako final-laurdenetako ligaxkan izango da. Aitortu duenez, konfiantza falta zuen; azken txapelketak ez zaizkio nahi bezala atera, baina gaur ez du horren itxurarik eman. Nagusitasunez gailendu zaio Victor Estebani (22-7).

Bere erritmoa ezarri du bizkaitarrak, eta arlo guztietan gailendu da. Aitortu du bere asmoa hori zela, Victorrek bere jokoa ezin egin ahal izatea. Gaurkoa neurketa berezia zen errioxarrarentzat; izan ere, duela hiru hilabete eskas itzuli zen profesionaletara. Esan du hasieratik gaizki sartu dela partidan, eta gero ez duela nahi zuen bezala jokatu: «Erraztasun handiak eman dizkiot Mikeli; ez du gauza handirik egin behar izan niri irabazteko».

Urrutikoetxeak Jakaren aurka jokatuko du multzoko lehen neurketa. Lasok eta Ezkurdiak osatzen dute multzo indartsu hori. Beste multzoa, berriz, bihar geratuko da zehaztuta. Danel Elezkanok eta Peio Etxeberriak Tolosan (Gipuzkoa) jokatuko dute. Irabazleak Altuna III.a, Oinatz Bengoetxea eta Aitor Elordi izango ditu multzokide. Elordi herenegun sailkatu zen, etxean, Iñaki Artolari 22-16 irabazita. Altuna III.a izango du aurkari lehenik.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Brais Mendez Realeko jokalaria, Omoniako jokalariez inguratuta, Europa ligako aurreko partidan. ©JON URBE / FOKU

Realak zigilua jarri nahi du

Jon Ander De la Hoz

Txuri-urdinek Moldavian jokatuko dute gaur Europa ligako hirugarren jardunaldian, Xeriffen aurka. Garaipena dute helburu, multzoko lidergoa indartzeko. Imanolek dio «lehia gogorra» izango dela
Shane Larkin eta Vasilje Micic, Efeseko bi izarrak, azken Euroligako finala irabazi berritan, elkar besarkatzeko prest. ©ANDREJ CUKIC / EFE

Inoizko Euroligarik gogorrena

Beñat Mujika Telleria

Urtero maila hobetuz badoa ere, Europako izarren ligak gogoangarria izateko osagai guztiak ditu sasoi honetan. Hemezortzi talde lehiatuko dira gorenera iristeko asmoz.
 ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

«Luzerako egon nahiko nuke hemen»

Iñaki Berastegi

Denbora gutxian «ondo» egokitu da Ghiorzi Euskal Herrira. Eibar egitasmo «polita» dela uste du, eta atzera ere kanporaketetarako sailkatzeko gai ikusten du taldea sasoi honetan.
 ©Athletic

20 urte Athleticek lehen partida jokatu zuela

Ainara Arratibel Gascon

Bihar beteko dira 20 urte talde zuri-gorriaren emakumezkoen taldeak lehen partida ofiziala jokatu zuenetik. 7-1 irabazi zion Torrejoni. 5 liga titulu ditu irabaziak. Baina hortik harago, emakumezkoen futbolean aitzindarietako bat izan zen, baita ondoren izan den profesionalizazioan ere.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...