Albistea entzun

Sare sozialak

Adituen arabera, giza akats bat egon daiteke Facebook, Instagram eta Whatsappen etenaldiaren atzean

Hiru aplikazioek orain arte izandako etenaldirik luzeena izan da. Antza, zerbitzarien konfigurazioan izandako aldaketa batzuen ondorioz gertatu da konexioaren galera. Telegram aplikazioak 50 milioi erabiltzaile berri ditu atzotik.

Emakumebat mugikorrarekin, Alemanian, artxiboko irudi batean.
Emakumebat mugikorrarekin, Alemanian, artxiboko irudi batean. KAY NIETFELD / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2021eko urriak 5

Facebookera, Instagramera edota Whatsappera konektatu ezinda ibili zara? Lasai, ez zara bakarra izan eta. Mundu osoko erabiltzaileak izan ziren arazo berarekin atzo, 17:30etik. Antza, zerbitzarien konfigurazioan izandako aldaketa batzuen ondorioz gertatu da konexioaren galera. Gauerdirako minutu gutxi falta zirela hasi dira aplikazioak berriz ere funtzionatzen.

Egoera ikusita, Mark Zuckerberg buru duen talde erraldoiak «barkamena» eskatu du, eta informatikan aditu diren askok eta askok adierazi dute giza akats bat dagoela gertatutakoaren atzean. Alde horretatik, batzuek uste dute Facebookeko langile batek egin duela hori, eta nahi izan gabe ezabatu dituela zerbitzarietako zenbait datu. Ondorioz, konpainiak Interneten dituen zerbitzuak desagertu egin dira, inoiz existitu izan ez balira bezala.

Facebookeko arduradunek Twitter bidez eman behar izan zuten etenaldiaren gaineko informazioa. Erabiltzaileak lasaitzen ahalegindu ziren. Adierazi zuten bazutela arazoen berri, eta lanean zebiltzala zerbitzuak euren onera itzul zitezen. Lehen azterketen arabera, bazirudien akatsa Interneteko joan-etorria bideratzeko ezinbestekoa den azpiegitura batean zegoela, hau da, hiru aplikazio horientzat lanean ari diren DNS domeinu izenen zerbitzarietan. Horiek itzultzen dituzte URL helbideak (www.facebook.com, esaterako) makina batek uler dezakeen IP identifikadore gisa. DNSak ez zuen erantzuten, eta horren ondorioz, Facebooken eta beste aplikazioen zerbitzariak Internetetik ezkutatu egiten dira.

Facebookek barkamena eskatu zuen arazoa konpondu ondotik.

Arazo ezberdinak zituen sare sozial bakoitzak: Facebooken ezin zen sartu, Whatsappen ezin zen mezurik bidali edo jaso, eta Instagramen ezin zen horma berritu.

Instagramen kasuan, azken hilean izan duen antzeko bigarren arazoa da. Aurrekoa irailaren 4an izan zuen. Facebookek, berriz, sekula izan duen konexio arazorik handiena 2019ko martxoan izan zuen; ordukoan, 22 orduz egon zen erabili ezinda.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

64. World Press Photo lehiaketa da aurtengoa, eta Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean lan irabazleen erakusketa dago. ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

Irudiek ere badute zer esana

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

2021eko World Press Photoko argazkiak ikusteko aukera dago Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeko ur biltegian, azaroaren 14ra arte. Ikusleen arabera, «hunkigarriak» dira irudi guztiak.
 ©BOB EDME

Murruak hausten dituen arte estriktoa

Ainize Madariaga

Abian da Points de Vue festibala, eta bihar bururatuko da. Aurten zortzi artistak tindatu dituzte Baionako karriketako murruak. Lehen aldikoz, hiritik atera da festibala: Hendaian, Donapaleun eta Urruñan egin baitituzte artista egonaldiak.
 ©RAUL BOGAJO / @FOKU

Gastronomia, bidaien gida

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

Bi astetik behin helmuga baten berri ematen dute Gasteizko Eatyjet proiektukoek sare sozialetan, eta hiru platereko menu bat osatzen dute. Etxez etxeko zerbitzuari ekingo diote berriro.
 ©THE NORTH WATER

Itsasgizonen handinahia eta kalamitatea

Mikel Yarza Artola

Andrew Haigh zuzendari britainiarrak 'The North Water' telesaila plazaratu du, Artikoa esploratu zuten balea ehiztarien inguruko istorioa

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.