indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekideari eraso egitea egotzita

Ertzaintzak beste gizon bat ere atxilotu du Abadiñon, indarkeria matxista egotzita. Atxilotuak 21 urte ditu. Emakumea lepoan zauritu zuen.

Indarkeria matxistaren aurkako protesta bat, Gasteizen, artxiboko irudian. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
2021eko urriaren 11
14:16
Entzun 00:00:0000:00:00

Gasteizko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, larunbatean 21 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Gasteizen bikotekideari eraso egitea egotzita. Udaltzainek etxean aurkitu zuten emakumea,lepoan «zauri arinak» zituela. Hark azaldu zienez, gizonezkoarekin eztabaidatu zuen, eta, lekukoekin eta gizonarekin hitz eginda, atxilotzea erabaki zuten.

Ez da indarkeria matxista kasu bakarra: gaur beste pertsona bat atxilotu dute Abadiñon (Bizkaia) indarkeria matxista egotzita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.