Txirrindularitza

Rebellinek irabazi du Fleche Wallone

2007ko apirilaren 25a
17:32
Entzun
Davide Rebellin (Gerolsteiner) izan da gaur Fleche Wallone proba garrantzitsuko irabazlea. Bukaerara arte ez dira gauzak garbi izan, eta orduan jokatu dute garaipena. Sei segundora bukatu du bigarrenak: Alejandro Valverde (Caisse D'Epargne). Honek aurrea hartu dio esprintean hirugarrenari: Danilo Di Luca (Liquigas).

Matthias Kessler (Astana) izan da laugarrena, zortzi segundora. Denbora berean, bosgarren, Riccardo Ricco (Saunier).

Patxi Vila (Lampre) izan da lehen euskal txirrindularia helmugan: 24. tokian, 40 segundora.

71. edizioa izan da gaurko Fleche Wallone. Charleroi y Huy (Belgika) artean korritu dute (202,5 kilometro). Pro-Tour Ligako lasterketa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.