Indarkeria matxista

Gasteizen gizonezko bat atxilotu dute bikotekideari eraso egitea egotzita

Atxiloketa atzo gertatu zen, eguerdi aldera. Poliziak zauriturik aurkitu zuen emakumezkoa, kalean. Biktimak erasoa salatu zuen, eta handik gutxira eraman zuten atxilo gizonezkoa.

Indarkeria matxistaren kontra joan den astean eginiko elkarretaratzea, Gasteizen. JAIZKI FONTANEDA, FOKU
Uxue Rey Gorraiz.
2021eko urriaren 20a
18:51
Entzun

Atzo eguerdi aldera, Gasteizko Udaltzaingoak emakumezko bat aurkitu zuen karrika batean eserita, negarrez eta urduri. Udalak ohar baten bidez jakinarazi zuenez, emakumeak zauritua zuen aurpegia; ebakia zuen bekainetako bat, eta nabarmen puztua zuen begia. Zaurituak poliziei esan zien bikotekideak eraso egin ziola. Hala, poliziak bikotearen etxebizitzara joan ziren, Gasteizko Alde Zaharrera, eta gizonezkoa atxilotu zuten. 25 urte ditu.

Poliziak emandako datuen arabera, erasoaren berri eman zuten lekuko batzuen adierazpenak ere jaso dituzte. Udaltzaingoaren esanetan, emakumezkoari eraso egitea leporatuta eraman dute atxilo.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.