Turismoa

Turismoa ez da pandemia aurreko kopuruetara itzuli

Iaz baino %74,5 gehiago handitu da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, baina 2019an baino %8,3 gutxiago da oraindik. Espainiatik etorritakoak dira nagusi.

Turista talde bat Donotstian. GORKA RUBIO (FOKU)
jokin sagarzazu
2021eko urriaren 21a
12:02
Entzun

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hoteletan 919.268 turista egon ziren udan, 2020an baino %74,5 gehiago, baina pandemia aurreko udan baino %8,3 gutxiago. Eustaten arabera, gauza bera gertatu da ostatu gauekin: % 81,3 ugaritu dira, baina % 10,7 gutxiago izan dira 2019koekin alderatuta.

Bizkaiak izan du hazkunderik handiena: sarrerak %104,7 ugaritu dira, eta gaualdiak, %106,3. Gipuzkoak izan du, berriz, hazkunderik txikiena: %49,1 eta %59,7 hurrenez hurren.

Espainiako Estatuko mugen kanpotik etorri da hiru turistatik bat. Zifra hori oso urrun dago oraindik 2019an izandakoetatik: %49,7 gutxiago.

Batez besteko egonaldiak 2,04 egunekoak izan dira, 2020ko udakoak baino zertxobait luzeagoak, orduan 1,96 egunekoak izan baitziren, baina pandemia aurreko udakoa baino laburragoak: 2,10 egun.

Gaualdien prezioek nabarmen egin dute gora. Batez besteko tarifa 91,53 eurokoa izan da gaueko, %27,6 garestiago. Gipuzkoan 110,86 eurokoa izan da (137,41 euro Donostian); Araban, 77,17 eurokoa (64,68 euro Gasteizen); eta Bizkaian, 77,09 eurokoa (84,46 euro Bilbon).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.