Elikadura

Ikerketa bat abiatu dute Gipuzkoako zenbait ikastetxetan, elikagai bidezko intoxikazioak izan direlakoan

Osasun Sailak emandako datuen arabera, histaminagatik sortu da kutsadura, itxuraz. Argitu dute ustez intoxikatuak direnek sintoma arinak dituztela; eztarriko mina eta aznahia, batik bat.

Hernaniko ikastetxeko gela bat, artxiboko irudi batean-. JON URBE , FOKU
Uxue Rey Gorraiz.
2021eko urriaren 21a
20:39
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ikerketa bat hasi du gaur, Gipuzkoako ikastetxe batzuetan intoxikazio kasuak izan ote diren argitzeko. Emandako informazioaren arabera, histaminak eragiten dituen sintomen baliokideak azaldu dira herrialdeko zenbait zentrotan. Alegia, hainbat haurrek eztarriko mina edo aznahia dutela adierazi dute eguerdiko otorduaren ondotik. Edonola ere, sintomak arinak direla nabarmendu du Osasun Sailak.

Kasuak aztertuko dituela azaldu du Jaurlaritzak. Halere, orain arteko hipotesi nagusiak dio haurrek eguerdian jandako atunak eragin duela ustezko intoxikazioa. Hala, ikerketaren helburua da zehaztea zehazki zein den intoxikazioaren sorburua. Baieztatuko balute intoxikazioa atunak eragina dela, produktua izan duten zentro guztiekin jarriko litzateke harremanetan Osasun Saila.

Elikagaiak manipulatzean garbitasunez ez aritzean agertzen da histamina; arrainari dagokionez, modu desegokian kontserbatzeagatik azaldu ohi da, denbora luzean tenperatura altuan gordeta edukitzeagatik, besteak beste. Gainera, produktua kozinatuta ere ez da desagertzen histamina.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.