Osasuna 1-1 Granada

Azken txanpan egin dio ihes garaipenak Osasunari

Chimy Avilak sartu du Osasunaren gola. Partida amaitzear zela berdindu du Granadak.

Osasunaren eta Granadaren arteko neurketako irudi bat. IñIGO URIZ / FOKU
Jone Bastida Alzuru.
2021eko urriaren 22a
23:21
Entzun

Gertu izan ditu hiru puntuak Osasunak, baina azken txanpan ihes egin dio garaipenak. Neurketako azken minutuan sartu du berdinketaren gola Granadak. Gehiago izan dira gorritxoak, eta merezi zituzten hiru puntuak, baina batekin konformatu behar izan dute oraingoan. Chimy Avilak sartu du Osasunaren gola, lehen zatiaren amaieran; baloi bat solte geratu da area barruan, eta aurrelari argentinarrak ez du barkatu.

Lehen minutuetan kostatu zaio Nafarroako taldeari partidan sartzea. Deseroso nabari zen zelaian, eta apenas egin dute arrisku jokaldirik. Minutuak pasatu ahala, ordea, gorritxoak gehiago estutzen hasi dira, eta apurka nagusitzen joan dira berdegunean. Ekite horrek eman die saria, partidako une klabe batean: atsedenaldiaren atarian. Min egin dio golak Granadari.

Bigarren zatian hobeto atera da Osasuna. Eroso zebilen, bere jokoa egiten, eta Granadaren area ingurura arriskuarekin iristen. Ordea, 73. minutuan, txartel gorria ikusi du Jose Angel Cote-k. Emaitza murritza zen, eta garesti ordaindu du. Partida amaitzear zela egin du gola Granadak, urrutitik egindako jaurtiketa batekin. Bana amaitu da neurketa. Gehiago merezi zuten gorritxoek.

Denboraldi hasiera ikaragarria egiten ari da Osasuna, eta sailkapena da horren isla. Gaurko berdinketarekin, bigarren postuan oheratuko dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.