Lan gatazka

Bizkaiko autoeskoletako langileek ez dute baztertu greba mugagabea

Astebeteko lanuztea hasi dute, eta «erantzun zabala» izan du, deitzaileen arabera

Bizkaiko autoeskoletako langileek udan eginiko manifestazioetako bat. MIGUEL TOñA / EFE
Imanol Magro Eizmendi.
2021eko urriaren 25a
17:41
Entzun

Bizkaiko autoeskoletako lehen greba egunak «erantzun zabala» izan du ATAB langileen elkartearen eta ELA sindikatuaren arabera. Aste osorako lanuztera deitu dute, eta atzo ekin zioten. APAVI patronalak negoziatzeko asmorik ez duela salatu dute langileen ordezkariek, eta ez dute baztertu aurrerago greba mugagabea hastea. Hilabeteak dira mobilizazioekin hasi zirela.

Bizkaiko autoeskoletako langileek 11 urte daramatzate lan hitzarmenik gabe, eta egoera hori salatzeko ekin diote orain arteko protestaldirik gogorrenari. Hilaren 20n elkartu ziren azkenekoz patronalarekin, Lan Harremanen Kontseiluan. ELAk deituriko bilera bat izan zen, eta, sindikatu eta langileen elkartearen arabera, patronalak ez zuen inolako proposamenik eraman. Hartaz geroztik ez da beste bilerarik egon, eta ez dago hurrengorako datarik.

Hitzarmenaz gain, eskaera zehatzak ere badituzte. Besteak beste, soldaten erregularizaziorako eta erosteko ahalmena berreskuratzeko soldata taulak ezartzea. Diotenez, irakasleek modu irregularrean ordaintzen diren kopuruekin konbinatzen dituzte soldatak, eta bulegoetako langileak kostata iristen dira mila euro gordineko soldatara.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.