Albistea entzun

Hezkuntza legea

Hezkuntza publikoaren aldeko manifestaziora deitu dute azaroaren 6rako

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntza akordio berriaren harira, eskola segregazioari eta inklusio faltari aurre egingo dien hezkuntza sistema bat eskatu dute.

Euskal Eskola Publikoaz Harro Topagunearen prentsaurrekokoa
Euskal Eskola Publikoaz Harro Topagunearen prentsaurrekokoa Jaizki Fontaneda Tamaina handiagoan ikusi

Javi West Larrañaga -

2021eko urriak 26

Egungo hezkuntza sistema «duala, klasista eta arrazista» dela salatu du Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneak gaur goizean, Bilbon. «Bi mailako» ikasleak sortzen dituela deitoratu dute, eta manifestazioa egingo dute azaroaren 6an, eskola publikoak administrazioaren «lehentasun osoa» izan dezala eskatzeko. Maribel Lopez de Luzuriaga bozeramaileak nabarmendu du sare publikoa eta pribatua «ez direla berdinak», eta hezkuntzak ez lukeela «merkatuaren menpe» egon beharko.

Egoeraren larritasuna azpimarratu du Lopez de Luzuriagak: «Europako eta Espainiar Estatuko erkidegorik segregatzaileenetako bat gara». Topagunearen arabera, eskola publikoa da gizarte kohesioari ekarpenik handiena egiten diona, «jatorrizko ezberdintasunak berdintzen» dituelako, «inklusiboa den bakarra» delako, eta «ikasle gehien euskaldundu eta euskalduntzen dituena» delako. Salatu du, bestalde, sare pribatuak segregazioa eragiten duela: «Sare pribatuko ikastetxeek kuota ekonomikoak, erlijioa eta gardenak ez diren beste irizpide batzuk erabiltzen dituzte maiz egoera zaurgarrian dauden familiei sarbidea [ukatzeko]».

Lege berria, arrisku

Hezkuntza lege berriaz Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuaren adierazpenak «kezka handiz» hartu dituztela aipatu du Lopez de Luzuriagak, eta adierazi du prozesu gardena izan behar dela. Haien aburuz, lege berria «ez da eskola publikoaren komunitatetik atera». «Oraingo presa horrek beldurtzen gaitu. Beste eragile batzuen presiopean izan dela uste dugu, eta beldur gara ez ote duen balioko dugun sistema hau legitimatzeko», azaldu du Lopez de Luzuriagak. «Horregatik ikusten dugu momentua publikoa aldarrikatzeko eta kalera ateratzeko».

Besteak beste, hezkuntza pribatu eta itunpekoari mugak jartzeko eskatu diote administrazioari, eta «eskola bakarra» eskatu dute. Horretarako, Eusko Jaurlaritzari eskatu diote «ikastetxeen publifikazioa ahalbidetuko lukeen araudi» bat sortzeko.

Hainbat eskualdetako plataformak eta sindikatuk babestu dute deialdia. LAB, Steilas, CCOO, ESK eta CNT izan dira horien artean. Antolatzaileek azaldu dute ELA sindikatua ez dela batu deialdira «gauza batzuetan» ez dutelako Topagunearekin bat egiten, baina egin diotela manifestaziora joateko gonbita eta haien erantzunaren zain daudela.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu zuten atzo NUPeko Euskara Taldeko kideek. ©NUP-EKO EUSKARA TALDEA

Euskararen eguna: Txibiteren agendan ageri ez den ospakizuna

Ion Orzaiz

Euskararen Nazioarteko Eguna «ospatzera» deitu du Ana Ollo kontseilariak (Geroa Bai), baina gobernuak ez du ekitaldi ofizialik prestatu
<b>Mahai ingurua.</b> Ezkerretik, Lander Muñagorri, Ihintza Ostolaza eta Joseba Ibarretxe. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Bolumena igo, ertzetan ere entzun dadin

Gotzon Hermosilla

Eremu erdaldunetako gazteei euskararen eta euskal kulturaren transmisioa nola bermatu aztertu dute jardunaldi batean. Zenbait adituk esan dute periferia, arazoa baino gehiago, «irtenbidea» izan daitekeela
<em>Batuz aldatu</em>-ren aurkezpena, aurtengo ekainean. ©JON URBE / FOKU

Hizkuntza politiketan eragiteko prest

Berria

Ia urte erdia pasatu da eremu askotako ia ehun eragilek adostutako 'Batuz aldatu' dokumentua aurkeztu zutenetik. Euskara eroso erabiltzeko baldintzak sortzea du helburu egitasmoak. Arloz arloko lanketari ekingo diote 2022an.
Maiatzean Baionan murgiltze ereduaren alde egindako protesta. ©BOB EDME

Murgiltze eredua, erabateko dilindan

Berria

Frantziako Konstituzio Batzordeak hizkuntza gutxituen aldeko legearen zenbait artikulu atzera bota izanak kezka eragin du aurten. Eragileek konstituzioa aldatzeko eskatzen dute.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.