Funtzio publikoa

Enplegu publikoak finkatzeko eskatu du ELAk

Langile publikoak mobilizazioetan dabiltza gaur Hegoaldeko hiriburuetan. Euskal alderdiei dei egin diete, boto erabakigarria dutelako Madrilen.  

Gaur Bilbon, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan egindako elkarretaratzea. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Irune Lasa.
2021eko urriaren 26a
13:27
Entzun

2022ko Aurrekontuen Legea eta Iceta legea onartze bidean daudela, ELA sindikatuaren iritziz une hau erabakigarria da Hego Euskal Herriko 70.000 langile publikoentzat, lege horiek zuzenean eragiten dietelako lanpostu publikoei. Testuinguru horretan, ELAk nahi du langile publikoen erreposizio tasak ez erabakitzea Madrilen, eta lanpostuak finkatzeko prozesu bermatzaileak abian jartzea, postu horiek behin-behinean betetzen aritu diren langileentzat. Sindikatuaren ustez, neurri horiek ez daude bermatuta, eta «Euskal Herriko erakunde eta alderdi politikoek izango dute azken hitza, euren botoa beharrezkoa baita Espainiako Kongresuan legeek aurrera egin dezaten».

Enplegu publikoaren finkatze hori eskatzeko, ELAk deituta, langile publikoek protestak egin dituzte gaur. Goizean, Bilbon eta Donostian, Eusko Jaurlaritzaren egoitzetan izan dira, atarian aurrena eta barruan gero, tarte batez. Gasteizen ere berdin egin dute, Osakidetzaren egoitzan eta udaletxean. Arratsaldean, Nafarroako Parlamentuaren aurrean egingo dute elkarretaratzea, ESK, Steilas eta ATPTNrekin batera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.