ESPANYOL 1-1 ATHLETIC

Sari txikia da puntua

Athletic Espanyol baino gehiago izan da partida osoan, baina Diego Lopezek zuri-gorrien ahalegin ia guztiak zapuztu ditu. Etxekoek sartu dute lehen gola, penaltiz, eta Williamsek berdindu egin du gero

Diego Lopez, Athleticeko jokalariz inguratuta. Harengatik izan ez balitz, irabazi egingo zuen Athleticek. ALEJANDRO GARCIA / EFE
Julen Etxeberria.
2021eko urriaren 26a
23:08
Entzun

Bolada txarrak bere horretan jarraituko du: 23 urte daramatza Athleticek Espanyoli haren zelaian irabazi gabe. Gaur, hura baino gehiago izan da, eta garaipena merezi izan du, baina ez da fin aritu ate aurrean. Diego Lopez Kataluniako taldeko atezaina, ordea, ikusgarri aritu da, eta dozena erdi geldiketa erabakigarri egin ditu. Harengatik izan ez balitz, garaipenarekin itzuliko ziren zuri-gorriak etxera.

Hori gutxi balitz, Mikel Vesgak huts larria egin du, eta penaltia egin du, baloia eskuarekin ukituta. Horri esker sartu dute etxekoek partidako lehen gola: Raul de Tomasek egin du, 33. minutuan. IƱaki Williamsek berdindu egin du gero, bigarren zatian, 52. minutuan, eta nahiz eta makina bat aukera izan, zuri-gorriak ez dira gai izan bigarren gola sartzeko.

Puntu bakarra eskuratuta, Marcelino Garcia Toralek entrenatutako taldeak aukera ona galdu du sailkapenean jauzia egiteko. Asteazkeneko eta osteguneko partiden emaitzen zain, Athletic zazpigarren postuan dago, hamar partidatan hamazazpi puntu lortuta. Gaurko emaitzak, hori bai, balio dio ligan daraman bolada txukunari eusteko: lau jardunaldi daramatza galdu gabe, eta jokoan egon diren hamabi puntuetatik zortzi lortu ditu. Bide onean dago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.