Albistea entzun

Enpresak

Suediako inbertsio talde batek Solarpack erosiko du

Energia berriztagarrietako euskal enpresarik garrantzitsuenetarikoa da Solarpack. EQT Infraestructurek eragiketa burutzeko baimen guztiak lortu ditu, eta 881 milioi ordainduko ditu.

Solarparck burtsara atera zen eguna, 2018ko abenduan. Pablo Burgos eta Jose Galindo buruak.
Solarparck burtsara atera zen eguna, 2018ko abenduan. Pablo Burgos eta Jose Galindo buruak. Miguel Toña (Efe) Tamaina handiagoan ikusi

Jokin Sagarzazu -

2021eko urriak 27 09:26

EQT Infraestructure inbertsio talde suediarraren esku geratuko da Solarpack eguzki energia fotovoltaikoan espezializatutako euskal enpresa, Espainiako Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak (CNMV) akzioak erosteko eskaintza publikoa baimendu ondoren. Modu horretan, estrategikotzat jo daitekeen beste euskal enpresa baten lema galduko du Euskal Herriak.

Solarpackek Algortan du egoitza (Getxo, Bizkaia), eta parke fotovoltaikoak ditu Espainian, Txilen, Perun, Uruguain eta Indian: 250 langile inguru ditu. EQT inbertsio taldeak, berriz, 26 funts ditu, eta 67.000 milioi euroko balioa duten aktiboak kudeatzen ditu. Besteak beste, Idealista Espainiako higiezinen merkatuko liderraren eta Frantziako Nest etxebizitzen sustatzailearen jabea da.

Operazioarekin, Solarpack osoa erosi nahi du, 881 milioi euroren truke. Horri esker, eguzki energiako konpainiako bazkide fundatzaileek, Galindez eta Ibarra Kareaga familiek, 445 milioi eskuratuko dituzte.

EQTk 26,5 euro eskaini ditu akzio bakoitzeko. Ohar batean, burtsako arautzaileak azaldu du prezioa «behar bezala justifikatuta» dagoela, eta eskaintza bat datorrela indarrean dauden arauekin.

Suediako funtsak Banco Santanderrekin sinatutako abal bat du, eskainitako zenbateko osoaren ordainketa bermatzen duena, eta dagoeneko akordio batera iritsi da Beraunberri, Landa LLC eta Burgest 2007 sozietateekin, Solarpacken kapitalaren % 50 baino zertxobait gehiago kontrolatzen duten Galíndez familiako sozietateekin, enpresan duten partaidetza erosteko.

Eskaintza eraginkorra izan dadin, Solarpacken kapital sozialaren %75 eskualdatu beharko da gutxienez: 24,9 milioi akzio. Eta hiru asteko epean burutu beharko da. CNMVren oniritziaren ondoren, operazioak beharrezko baimen guztiak ditu. Aurretik, irailaren 28an, Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak eman zuen bere oniritzia.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Langileak protestan, joan den astelehenean. ©DAVID AGUILAR / EFE

Gaur hirugarrenez daude grebara deituta Gasteizko Michelineko beharginak

Aitor Biain

Gasteizko fabrikako lan gatazkak beste taxu bat har dezake datozen egunetan. Orain arteko grebek ekoizpena guztiz geratzea lortu dute

Elkarretaratzea Ascobi patronalaren egoitzaren aurrean, Bilbon, ELAk deituta. ©Monika del Valle / FOKU

Sakabanatua baina arrakastatsua izan da Bizkaiko eraikuntzako lehen protesta eguna

Maddi Iztueta Olano

CCOOren arabera, lantaldearen %80k hartu du parte bost orduko etenaldian. ELAk egun osoko grebara deitu du. Mobilizazioekin jarraitzeko deia egin dute, KPIaren araberako soldata bermatu arte.

LKS Nexten eraikina. ©Mondragon Korporazioa

LKS Next aholkularitza taldeak 53 milioi fakturatu ditu 2022an

Maddi Iztueta Olano

Mondragon kooperatibako taldearen salmentak %28,8 handitu dira hiru urtean, eta ia berrehun langile gehiago ditu.

Langile talde bat, Bilboko portuan dagoen enpresa batean ©Marisol Ramirez (Foku)

Euskal enpresek ezkor begiratzen diote hirugarren hiruhilekoari

Jokin Sagarzazu

%23,7k soilik espero dute salmentak hobetzea. Hala ere, enplegua egonkor mantenduko dela uste dute

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...