Eduki babestua

Eroski esnea, tokiko ekonomia sustatzen duen produktu bikaina

Euskal Autonomia Erkidegoan sortzen eta ontziratzen den bakarra da;kalitatea, landa ekonomia eta iraunkortasuna ditu ardatz.

2016tik,Karrantzako30abeltzainingurukberenbaserrietakoesnea saltzendioteEroskiri. EROSKI
2021eko urriaren 29a
11:35
Entzun

Erosleak garrantzi handia ematen die erosten eta kontsumitzen dituen produktuei, eta merkatuan dagoen produkturik onena nahi izaten du. Horretaz jakitun, Eroski kooperatibak Euskal Autonomia Erkidegoan bertan ekoizten diren hainbat produktu eskaintzen ditu. Horien artean, Eroski behi esnea.

2016.urtean ekin zioten elkarlan baten fruitua da Eroski esnea. Karrantzako haraneko 30 abeltzain elkartu ziren beren baserrietan sortzen zuten esnea Eroskiri emateko, eta, modu horretan, kooperatibak produktu ezin hobe bat eskaini ahal izateko bere bezeroei. Hala, esne horrek tokiko ekonomiarekiko eta jasangarritasunarekiko konpromisoa bateratzen du: Euskadi marka propioa duen tokiko esnea.

Euskadiko Eroski esnea da ekoizpenean kilometro gutxien egiten dituen esnea, eta merkatuan ez dago Euskal Autonomia Erkidegoan bertan esnea sortzen, prozesatzen eta ontziratzen duen beste produkturik; bakarra da. Erauzketa, ekoizpena eta laborategiko analisiak ere ibarrean bertan egiten dira. Prozesu osoan kilometro gutxien egiten dituen esnea izanik, ondorio oso positiboak ditu iraunkortasunari eta sortzen duen ingurumen aztarnari dagokionez.

Eroskik aberastasuna eta enplegua sortu nahi ditu jarduten duen eremuetan, eta zuzenean eragin nahi du eredu ekonomiko eta sozialean. Konpromisoa dauka lan egiten duen sektore ekonomikoekin, kasu honetan abeltzainarekin.

Kalitatea, ekonomia eta iraunkortasuna

Asko dira tokiko ekoizpen mota honek dituen onurak, vaina onura nagusiak hiru multzo nagusitan sailka daitezke: kalitatea, landa ekonomia eta ingurumen iraunkortasuna.

Kalitateari dagokionez, kooperatibako kideen arabera, merkatuko beste enpresek eskaintzen duten produktuekin gertatzen ez den bezala, Eroski esnea EAEn bertan sortzen eta ekoizten da, eta horrek gainerako produktuek ez dituzten ezaugarri oso baliotsu batzuk ematen dizkiote produktuari: elikadura segurtasuna eta zaporearekin lotutako beste ezaugarri batzuk, esaterako. Ikuspuntu fisiko-kimikotik, ez dago alteraziorik, esnea beti etxalde berberetatik datorrelako. Ezaugarri organoleptikoen ikuspuntutik, berriz, zaporea egonkorra da, mantendu egiten da, ez baita beste jatorri batzuetako esneekin nahasten, eta horrek zapore berezia ematen dio esneari.

Landa ekonomiari dagokion heinean, sektorea eta ingurunea egituratzen laguntzen du Eroskik mota horretako produktuak eskainiz. Kooperatibarekin lan egiten duten etxalde gehienak familia enpresa txikiak dira, alegia, abeltzain txikiak, eta hori da, hain justu, herrialde honetan dagoen abeltzaintza mota. Hori da, beharbada, abeltzain txiki horien indargune nagusia: lan egiteko erabiltzen duten mimoa.

Gainera, etxalde horien inguruan zuzeneko eta zeharkako lanpostu asko sortzen dira: esne gordinaren biltzaileak, pentsu fabrikak eta kooperatibak, ontziratzeko planta eta langileak, albaitariak, lanbide arteko laborategiak, makinak konpontzeko tailerrak... Horrek guztiak balio soziala ematen dio Eroskik abeltzainekin egiten duen lanari, landa eremuko despopulazioa saihesten laguntzeaz gain.

Hirugarrenik, iraunkortasunean ere beren aletxoa jartzen dute. Batetik, ekoizpen prozesuaren fase guztiak kilometro gutxira egiten dira, eta horrek ingurumen aztarna txikitzen du; bestetik, ekodiseinatutako ontzia da, eta halakoak ingurumenarekiko jasangarriagoak dira; horrez gain, animalien  ongizate zigiluarekin ziurtatua dago.

Salmentak, gora

Merkaturatu zenetik, Euskadiko Eroski esneak gora egin du salmentetan. Bezeroak ulertu du bere erosketarekin herrialdeko ekonomiarentzat garrantzitsua densektore ekonomikoa egituratzen laguntzen ari dela. Izan ere, bada datu garrantzitsu bat: Eroskik EAEko bere establezimenduetan saltzen duen esnearen % 50 Euskadiko jatorrizko tokiko esnea da. Guztira, 12 milioi litro esne merkaturatzen ditu urtean.

Informazio gehiago bildu nahi izanez gero, bisitatu webgune hau: www.eroski.es

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.