Frantzia

Gizon bat tiroz zauritu dute Parisen, hainbat poliziari labana batekin mehatxu egin ondoren

Maskararik ez zeramalako hasi da eztabaida. Polizia batzuek maskara jartzeko eskatu diote gizonari, eta hark labana batekin mehatxatuz erantzun die.

2021eko azaroaren 2a
10:38
Entzun

Goizaldean gertatu da. Antza, gizona Saint-Lazare tren geltokian zegoen, Parisko ipar-mendebaldean, eta, maskararik ez zeramala ikusita, hainbat agente gerturatu zaizkio maskara jartzeko eskatzera.

Orduan, gizona, haserretu, eta agenteei oldartu zaie, labana bat eskuetan zuela, mehatxu eginez. Hainbat berri agentziaren arabera, islamari lotutako zenbait oihu egin ditu korrika ari zela, eta horregatik egin diote tiro poliziek.

Gizona oso larria dago ospitalean. BFM TV katearen arabera, aurrekariak ditu hainbat delitu egiteagatik, baina horietako bat bera ere ez dago jihadismoari lotuta. Kate horren arabera, Fiskaltza Antiterrorista aztertzen ari da kasua bere gain hartu edo ez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.