Katalunia

Suitzako Unia sindikatua zuzenduko du Anna Gabrielek

Genevako adarraz arduratuko da CUPeko diputatu ohia, eta bihartik kargu hori duen lehen emakumea izango da.

Joaquim Forn kontseilari ohia, Anna Gabriel CUPeko diputatu izandakoa eta Clara Ponsati kontseilari ohia, uztailean Elnan, Ipar Katalunian. QUIQUE GARCIA, EFE
2021eko azaroaren 4a
12:16
Entzun

Tribune de geneve egunkariak zabaldu duenez, Suitzako Unia sindikatuko Genevako adarreko idazkari nagusi kargua hartuko du Anna Gabriel CUPeko diputatu ohiak bihar. Babes handiarekin aukeratu dute Gabriel kargu horretarako, eta lehen emakumezko idazkari nagusia izango da. Kazetak berak jaso ditu diputatu izandakoaren lehen hitzak: «Bihotzean daramat gorria. Ardura hori hartu nahi dute, emakumez osatutako talde batekin. Langileen eskubideak izango ditut buruan».

Urte eta erdi zeraman postu horrek hutsik, Alessandro Pelizzariak utzi zuenetik. Suitzako arlo pribatuko sindikaturik handiena da Unia, eta, batez ere, eraikuntzan, industrian eta zerbitzuetan aritzen da.

2018ko martxotik dago Gabriel Suitzan erbesteratua. Uztailean lehen aldiz irten zen handik Omnium Cultural erakundeak Elnan, Ipar Katalunian, antolatutako ekitaldi batean parte hartzeko. Espainiako Auzitegi Goreneko epaile Pablo Llarenak Gabrielen aurkako atxilotze agindua emana du Espainian, baina ez nazioartean, jakinik Suitzak ez lukeela estradiziorik onartuko arrazoi politikoetan oinarrituta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.