Istripua

Gizon bat hil da Ibirikun izandako auto istripu batean

NA-150 errepidean zendu da, ezponda batetik behera erorita. 61 urte zituen.

jarraia205473.jpg
Uxue Rey Gorraiz.
2021eko azaroaren 4a
21:04
Entzun

61 urteko gizonezko bat zendu da NA-150 errepidean izandako auto istripu batean, Ibirikun (Nafarroa). Nafarroako Gobernuak emandako informazioaren arabera, larrialdi zerbitzuek 17:30ak aldera atzeman dute autoa, iraulita. Azaldu dutenez, ibilgailua ezponda batetik behera erori da, gizona barrenean zela; bera zen gidaria, eta bakarrik zen autoan.

Emandako datuen arabera, hildakoaren familiak larrialdi zerbitzuei deitu die 14:00ak aldera, gizonezkoaren desagerpenari buruzko abisua emateko. Gizonak Agoitzen (Nafarroa) egiten zuen lan, bart gauean aritua zen lanean, eta, eguerdi partean, senideak harrituak ziren artean etxera itzuli gabea zelako. Larrialdi zerbitzuek autoa aurkitu dutenerako, hila zen gizonezkoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.