Lan gatazkak

Vayven banaketa enpresak Bizkaiko garraioko hitzarmena aplikatu beharko du

Amazonentzat lan egiten duen konpainiak estatu mailako beste hitzarmen bat zuen, eta langile batzuek hilean 800 euro gutxiago kobratu izan dute. LABek irabazi du epaia.

Amazonen biltegi bat, Madrilen. FERNANDO VILLAR / EFE
Irune Lasa.
2021eko azaroaren 5a
10:58
Entzun

Soldata batean 800 euroren aldea egon daiteke, enpresan ezarritako hitzarmen kolektiboaren arabera. Horri igarriko diote Vayven banaketa enpresarentzat Bizkaian lanean ari diren langileek, epaitegiek agindu baitute konpainiak Bizkaiko salgaien errepideko garraio hitzarmena aplikatu behar duela.

Orain arte, Vayvenek estatu mailako mezularitzako ituna aplikatzen zuen: LABen arabera, Bizkaiko hitzarmenekoak baino baldintza dezente okerragoak zituzten, bai lanaldian, bai dietetan eta bai soldatetan. Sindikatuak egiaztatu du hilean 800 euro gutxiago kobratu eta egunean 11 orduko lanaldiak egiten dituzten langileak daudela Vayvenen.

LABen ustez, Amazonentzat lan egiten duten enpresek « langileen kontura handitzen dituzte irabaziak». Sindikatuak azaldu du, gainera, ez dela halako epai bat irabazten duen lehen aldia: Bizkaiko banaketa enpresa gehiago kondenatu dituztela salgaien errepide bidezko garraioaren herrialdeko hitzarmena aplikatzera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.