Enpresak

Irizarrek 33 autobus elektriko saldu ditu Bulgarian

Stara Zagora hiriko udal enpresak egin du eskaera handi hori

Irizarrek Adunako plantan egin ditu autobus elektrikoak. MAIALEN ANDRES / FOKU
xabier martin
2021eko azaroaren 12a
10:22
Entzun

Irizar ie bus modeloko 33 autobus elektriko saldu ditu Ormaiztegiko kooperatibak, Bulgarian, Adunako fabrikatik aterako diren hamabi metroko ibilgailuak. Irizar ie bus modeloa "modernoa eta berritzailea da", enpresak jakinarazi duenez, eta "desberdintzen den ibilgailu baten aldeko apustua" egin du Bulgariako hiriko udak kudeatzaileak. "Erosotasun gorenekoa da, oso erraz igo eta jaistekoa, eta segurtasun handikoa gidari eta bidaiarientzat", dio Irizarrek ohar batean.

Irizar ie bus autobus elektrikoa da, zero igorpenekoa, eta soinu apalekoa. "Autonomiaren eta kostuaren arteko oreka bermatzen du, gainera". Erosleak bideo zaintzako sistema batekin jasoko ditu 33 autobusak, eta eCo3 aire garbitzailearekin, "birus, bakteria eta hautsik gabeko giroa eskaintzeko".

2021aren hondarrean lortutako eskaera hau herrialde horretan jaso duen bigarrena da Irizarrentzat. Burgas hiritik ere jaso zuen beste bat, 44 autobusekoa, eta enpresa gustura azaldu da Europako ekialdeko herrialde horretan merkatu kuota nabarmena lortu duelako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.