Trengintza

CAFek Nafarroako Orbital Critical Systems enpresa erosi du

OCSk trengintzan eta sektore aeroespazialean dihardu, eta 100 ingeniari ditu.

Orbital Critical Systems enpresaren bulegoetako bat. BERRIA
Imanol Magro Eizmendi.
2021eko azaroaren 15a
12:07
Entzun 00:00:0000:00:00

CAFek Nafarroako Orbital Critical Systems enpresa erosi du. 2018an, lehen akzio erosketa egin zuen, eta, orain, guztiak bereganatu ditu. Trengintzarako eta sektore aeroespazialerako sistema kritikoak diseinatzen ditu Orbitalek, eta urteak dira CAFekin lankidetza estua duela. Enpresaren egoitza nagusia Artikan dago (Nafarroa), eta zenbait bulego ditu Espainian eta Alemanian. Guztira, 100 ingeniariko lantaldea du.

Orbitalek Tier 1 izendapena du; alegia, zuzeneko hornitzailea da, eta, besteak beste, Airbus eta CAF enpresentzat egin du lan orain arte. Iaz, sei milioi euroko fakturazioa izan zuen. Erosketa honen bidez, CAFek «aukera izango du aireko eta espazioko sektoreetan gehien aurreratuta dauden teknologiak trenaren sektorean aplikatzeko».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.