Europako Batasuna

2023an egin nahi ditu EBk lehen maniobra militarrak

Bruselaren helburua litzateke «esku hartzerako indar operatibo bat» osatzea 2025erako. Gaur eta bihar eztabaidatuko dute egitasmoa Atzerri ministroen goi bileran.

Josep Borrell, EBko diplomazialaria. OLIVIER HOSLET, EFE
arantxa elizegi egilegor
2021eko azaroaren 15a
12:22
Entzun

El País egunkariak zabaldu duenez, Europako Batasuneko diplomaziaburu Josep Borrellek proposatu die estatu kideei maniobra militarrak egiten hastea. Lehenak 2023an egingo lirateke, baldin eta Atzerri ministroek proposamena onartzen badute gaur eta bihar egitekoa duten goi bileran.

Bruselaren asmoa litzateke «esku hartzerako indar operatibo bat» osatzea 2015erako. «Europa arriskuan dago. Azkar erantzuteko gaitasuna behar dugu», adierazi zuen Borrellek joan den asteazkenean, ministroei proposamena helarazi zienean. «Hau ez da europarrok aukeratu dugun mundua, baina honi egin behar diogu aurre», dio dokumentuak.

Bruselaren lehen asmoa litzateke 5.000 soldadu inguruko indar berezi bat sortzea, zeina EBk kudeatuko lukeen, eta zeinak ez lukeen behar 27 estatu kideen onespena, gatazkaren batean esku hartu nahi izanez gero. «Herritarrek Europa babestu nahi dute, jakin badakitelako gure segurtasuna ez dela gure mugetan hasten; gure aliatuen segurtasunaren menpe ere badago», esan zuen diplomaziaburuak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.