ATLETISMOA

Behobia-Donostiaren antolatzaileak «oso pozik» daude

Iñigo Etxeberria lasterketaren koordinatzaileak azaldu duenez, korrikalari gutxiago egoteak lana erraztu die. 

Ehunka korrikalari, atzo, Behobia-Donostia lasterketan. GORKA RUBIO / FOKU
Julen Etxeberria.
2021eko azaroaren 15a
17:47
Entzun

Koronabirusaren pandemiaren ondorioz urtebeteko etenaldia izan eta gero, atzo jokatu zen berriro Behobia-Donostia herri lasterketa jendetsua. Milaka korrikalarik hartu zuten parte; zehatzago izanda, 20.412k. Eneko Agirrezabal segurarra (1.01.41) eta Nuria Lugueros espainiarra izan ziren azkarrenak (1.12.43). Irabazleak, berriz, helmugara iritsi ziren guztiak izan ziren.

Burrunbaren ostean dator barealdia. «Lasai» daude antolatzaileak, «lasaitua»hartu baitute dena «ondo» irten dela ikusita. «Oso pozik gaude. Oso ondo atera zen dena», esan du Iñigo Etxeberria lasterketaren koordinatzaileak. Azaldu duenez, aspaldiko parte-hartzaile kopururik apalena izateak mesede egin die. «Errazagoa da dena kontrolpean izatea, eta azkarrago joka daiteke edozer gertatuz gero». Adibidez, korrikalariak artatzeko orduan. Atzo, bi atletak bihotzekoa izan zuten, baina DYAk berehala artatu zituen, eta ospitalera eraman zituen.

Hala, Etxeberriak aitortu du etorkizunera begira kontuan hartuko dituztela parte hartzaile gutxiago egoteak ematen dituen erraztasunak. Bestelakoan, eskertu egin du korrikalari guztiek izandako jarrera. «Bikain jokatu zuten, eta horri esker ondo joan zen dena».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.