Futbola

Gernika-Eibar derbia Kopako lehen kanporaketan

Realari Panaderia Pulido egokitu zaio; Alavesi, Unami; eta Osasunari, San Agustin de Guadalix. Athletic ez da zozketan sartu, Espainiako Superkopa jokatzeagatik. Kanporaketak azaroaren 30etik abenduaren 2ra jokatuko dira.

ainara arratibel gascon
2021eko azaroaren 18a
18:08
Entzun

Zozketatu dira Espainiako Kopako lehen kanporaketako neurketak. Atzo, Injerto eta Hernani atarikoan kanpoan geratu eta gero, eta Espainiako Superkopa jokatzeagatik Athletic lehen bi kanporaketetatik salbuetsita geratu eta gero, 11 ziren zozketan zeuden Euskal Herriko taldeak, eta hauek dira egokitu zaizkien aurkariak:

Panaderia Pulido San Mateo-Reala

Leioa-Elx

Unami-Alaves

San Agustin de Guadalix-Osasuna

Peña Sport-Malaga

Europa-Amorebieta

Gernika-Eibar

San Juan-San Sebastian de los Reyes

Bergantiños-Tudelano

Palencia Cristo Atletico-Real Union

Gernikak eta Eibarrek derbia jokatuko dute. Realari zozketan zegoen talderik ezezagunenetakoa egokitu zaio: Panaderia Pulido San Mateo Kanaria Handietako taldea, RFEF 2 mailan jokatzen duena. Alavesen aurkari Unami, berriz, Segoviakoa da, eta preferente mailan jokatzen du. Maila berean jokatzen du Osasunaren aurkariak: San Agustin de Gudalaixek. Madrilgoa da taldea. Kanporaketak azaroaren 30etik abenduaren 2ra jokatuko dira. Ordutegiak zehazteko daude.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.