Albistea entzun

Sevilla 2-2 Alaves

Zaplaztekoa jaso du Alavesek Pizjuanen

Garaipenak eskuetatik ihes egin die arabarrei bi minuturen faltan. Alavesen aldeko golegileak Laguardia eta Pacheco izan dira, eta berdinketari esker, bost partida jarraian daramatza porrotik jaso gabe.

Jose Manuel Vidal / Efe Tamaina handiagoan ikusi

Iñaki Fernandez Guridi -

2021eko azaroak 20

Zapore gazi-gozoarekin amaitu du Alavesek Sevillaren aurka. Bi aldiz hartu dio aurrea markagailuan, baina Rakiticek azken minutuan egindako golak arabarren garaipena zapuztu du. Hori horrela, helburutik puntu bat gertuago dago Alaves, eta azken asteetan izandako emaitza onei jarraipena eman dio.

Bikain ekin dio lehiari Javier Callejaren taldeak. Bosgarren minuturako aurretik jarri da Laguardiaren golari esker. Atzelariak buruz bidali du sareetara Toni Moyak kornerrez egindako erdiraketa baten ostean. Alaves oso ausart zelairatu da, baina gola eta gero atzerapausoa eman du, eta Sevillak hori baliatu gura izan du. Julen Lopetegiren taldea alderik alde ibili da baloia mugitzen, aurrean jokalari askorekin defendatzen zuen taldea izan baitu. Berdinketaren giltza Rafa Mirrek izan du, baina orpoarekin ez du egoki bideratu Montielen erdiraketa.

Mirrek ez, baina Ocamposek bai. Bakarrik zegoela jaso du Montielen erdiraketa, eta 1-1ekoa egin du 38. minutuan. Orduantxe sekulako euri zaparrada hasi da, eta partida erabat nahasi da. Atsedenaldira joan aurretik, Ocamposek baloia eskuarekin ukitu duela ikusi du VAR-ak, eta Alavesentzako izan da penaltia. Joseluk ez du barkatu, eta 1-2koa ezarri du markagailuan.

Aldageletarako bidea haserre hartu du Lopetegik. Horiek horrela, bigarren zatiaren aurretik bi aldaketa egin ditu. Diego Carlosek burukada garbi bat izan du, baina Pachecok geldiketa eder batekin erantzun dio. Mendez ere ez da fin ibili bigarren zatian izandako bi errematetan; partida erabakita uzteko bikainak ziren.

Norgehiagokaren azken zatia luzeegia egin zaio Alavesi. Sevilla geroz eta sarriago heltzen ari zen arabarren areara, eta etxekoen gola gertuago zegoen. Garbiena Rakiticek izan du, zuzenean Pachecoren gorputzera errematatu eta gero. Aurrez, Mirrek eta Ocamposek ere aukera garbiak izan dituzte.

Bigarren gola luzapenean jaso du Alavesek. Lejeunek urrundutako baloia ahulegi gelditu da area barruan, eta Rakiticek ez du aukera pasatzen utzi. Pachecok ezin izan du ezer egin gurutzatutako jaurtiketa gelditzeko. Azken minutuan, aldiz, bizi egon da Munirren burukada sareetara joan ez zedin.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Realeko jokalariak Take Kuboren gola ospatzen, gaur, Cadizen (Espainia). ©Roman Rios / EFE

Realak Kuboren gol bati esker irabazi du Cadizen

Paulo Ostolaza

Txuri-urdinek gogor lan egin behar izan dute, baina japoniarrak 24. minutuan sartutako golak balio izan die. Debuta egin dute Brais Mendezek eta Momo Chok ere.

Orioko arraunlariak garaipena ospatzen, atzo, Ondarroan (Bizkaia). ©Aritz Loiola / Foku

Oriok hirugarren aldiz irabazi du Euskotren Liga

Berria

Hamalau ehuneneko eskasegatik irabazi du gaur Castro Urdialesen, eta denboraldiko hamargarren bandera astindu du. 

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Denboraldi hau niretzat azkena balitz bezala gozatuko dut»

Pettan Uralde

Hamalaugarren denboraldia du De Marcosek Athleticen, eta egunez egun gozatzeko ideiarekin ekin dio sasoi berriari. Guardiako jokalariak Europan kokatu du taldearen helburua, eta lortuko dutelakoan dago.
Hondarribia garaipen bat ospatzen, artxiboko irudi batean. ©Oskar Matxin Edesa / Foku

Hondarribiak irabazi du Castro Urdialesen, eta sailkapena estutu du

Berria

Pasa den asteburuko kolpeari buelta eman dio Ama Guadalupekoa-k. Urdaibaik bigarren amaitu du, eta ondo eutsi dio lidergoari.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...