Aizkora

Iker Vicente eta Karmele Gisasola nagusi Sherpa Ai-ko finalean

Biak aise nagusitu zaizkie aurkariei Bilbao Arenan. Emakumezkoen bakarkako finala lehenengoz egin dute.

Gisasola, Ariztegi eta Ansorregi, ahalegin betean, gaur, Bilbao Arenan. ARITZ LOIOLA / FOKU
2021eko azaroaren 21a
19:02
Entzun

Ez da ezustekorik izan Sherpa Ai Aizkolari Txapelketan: gizonezkoetan, iaz bezala, Iker Vicentek irabazi du, eta emakumeetan ere Karmele Gisasola Zelai III.a faboritoak irabazi du. Ikuskizun ederra eman dute gaur goizean Bilbao Arenan.

Gizonezkoetan, sei aizkolari aritu dira. Irabazleak, Vicentek, bi minutu eta hamar segunduko tartea atera dio bigarren sailkatuari, Mikel Larrañaga Gipuzkoako txapeldunari. 39 minutu eta 37 segundu behar izan ditu hamabi enborrak mozteko. Hasieratik hartu du aurrea, eta amaierara arte eutsi dio. Eneko Otaño izan da hirugarren, Atutxa III.a laugarren, Txikia IV.a bosgarren, eta Jon Irazu seigarren.

Emakumezkoetan, aise gailendu da Gisasola, eta Uxue Ansorregik baino minutu bat eta hamabost segundu gutxiago behar izan ditu lanak amaitzeko. Hirugarren Maika Ariztegi izan da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.