Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

ESK sindikatuak jakinarazi du auzitara joko duela Luis Enrique Sorianoren kasua argitzeko

Sorianok lantegian bere buruaz beste egin zuen uztailean, eta enpresaren kontrako salaketa jarriko duela iragarri du ESK sindikatuak gaur, Donostian egin duen agerraldian.

ESK sindikatuak jakinarazi du  auzitara joko duela Luis Enrique Sorianoren kasua argitzeko
ESK sindikatuak jakinarazi du auzitara joko duela Luis Enrique Sorianoren kasua argitzeko Tamaina handiagoan ikusi

Julene Frantzesena, Urola Kostako Hitza -

2021eko azaroak 23 17:45

Joan zen uztailaren 30ean, Luis Enrique Sorianok bere buruaz beste egin zuen lan egiten zuen Azpeitiko lantegian, eta gaur, asteartea, ESK sindikatuak adierazi du auzitara joko duela gertatutakoa argitzeko. Hain zuzen ere, sindikatuak jakinarazi du Manuel Aizpuru SL enpresa salatuko duela, Sorianok lan egiten zuen lantegia. Izan ere, sindikatu horren arabera, «zalantzarik gabe lan istripua» izan zen 20 urteko gaztearena, lantegian hil zelako eta hark bere burua hiltzeko «faktore nagusia lanean bizi zuen egoera» izan zelako.

Agerraldia egin dute gaur Donostian, Sorianoren ama Silvia Castillok, ESK sindikatuko abokatu Fatima del Castillok, ESK sindikatuko kide Iratxe Alvarezek eta Azpeitiko Elkar-ekin taldeko Eneko Ibargurenek eta Imanol Agirrek. ESK-ko Del Castillo abokatuak esan duenez, abuztuaren 11n jarri zen gaztearen familia sindikatuarekin harremanetan, eta, hari laguntzeko «ardura etikoa nahiz profesionala» sentituta, ordutik gertatutakoa argitzeko lanean ari dira. Haren arabera, «egoera gogor, triste eta korapilatsu» baten aurrean daude; izan ere, gertatutakoaren «zenbait alderdi argitzeko» badaude ere, «egia» jakin nahi dutela azaldu du.

(jarraitu irakurtzen, Urola Kostako Hitza-n)

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidentea, asteazken honetan eginiko agerraldian ©Olivier Hoslet (Efe)

Txinaren zetaren bideari aurre egiteko plana aurkeztu du Bruselak

Jokin Sagarzazu

Bruselak datozen sei urteetan 300.000 milioi jarri nahi ditu garraio eta energia azpiegiturak finantzatzeko Europatik kanpo.

Bilboko manifestazioa, gaur goizean. ©LAB

Milaka langile kalean, lan, pentsio eta bizi baldintza duinen alde

Xabier Martin

ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde, Hiru, CGT eta CNT sindikatuek deituta, manifestazioak egin dituzte Hego
Euskal Herriko hiriburuetan. Arratsaldean, martxa gehiago egongo dira hainbat herri eta auzotan, lan eta pentsio erreformen aurka eta bizitza duinaren alde.

Gasolindegi bateko argazkia, artxiboan. ©Bob Edme

Frantziako Gobernuak orotara berrehun euroko laguntza emanen die herritar «xumeei»

Oihana Teyseyre Koskarat

2.000 euro baino lansari apalagoa duten herritarrek jasoko dute laguntza: ehun euro energiaren prezioen emendatzearentzat, eta beste ehun euro inflazio orokorrarentzat.

Miarritzeko Enplegu Zerbitzu Publikoa, artxiboko irudi batean. ©BOB EDME

Langabe saria lortzeko baldintzak zorroztu dituzte Iparraldean

Oihana Teyseyre Koskarat

Lan egin beharreko gutxieneko epea luzatu du Frantziako Gobernuak, eta saria apalagoa izanen da. Sindikatuek salatu dutenez, «prekarioenak prekarioago» eginen ditu

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.