Monako 2-1 Reala

Azken egunean erabakiko da

Realak galdu egin du Monakon, eta Europa ligan segitzea zaildu zaio, Hamazazpi partida eta gero, punturik bildu gabe geratu da.Txapelketan segitzeko, nahitaez irabazi behar dio PSVri, Anoetan.  

Jon Ander De la Hoz.
2021eko azaroaren 25a
23:14
Entzun

Realak kale egin du Monakon. Dena oker atera zaio gaizki jardunaldian. Galdu egin du bere partida, eta PSV Eindhovenek irabazi egin du Sturm Grazen aurka. Europa ligan segitzekotan, derrigor irabazi behar du azken jardunaldian. Aukera ona galdu du Louis II.a estadioan. Hiru puntu nahi, eta alerik ez zuen bildu.

Lehen zatian okertu da neurketa. Atsedenaldiko emaitza eta amaierakoa berbera izan da. Hasiera orekatu baten ostean, Realak izan duzuen lehen aukera, baina Adnan Januzajen jaurtiketa espejismo bat izan da. Belgikarraren jaurtiketa indartsuak ez du aterako biderik hartu. Bai, ordea, Monakorenak. Minutu bat geroago lehendabiziko gola egin du Printzerriko taldeak. Zelai erdian baloiaz jabetu, eta hiruzpalau pase nahikoa izan dituzte Matthew Ryanen atera gerturatzeko. Atezain australiarrak jokatu du gaur, eta deus gutxi egin ahal izan du.

Hala, 27. minuturako Realak maldan gora zuen neurketa. Kevin Vollandek egin du gola. Hala ere, txuri-urdinek berehala egin dute suspertzera, eta neurketa orekatzea lortu dute. Januzajek bizitu du bisitarien jokoa. Belgikarra izan da donostiarren jokalari onena lehen zatian. Une onean dago, alai, eta nabari zaio.Lerro arteko pase dotorea eman dio Alexander Isaki, eta aurrelari suediarrak ohiko erraztasunaz sareratu du baloia. 35. minutua zen.

Pozak gutxi iraun die Louis II.a estadiora bildu ziren 1.000tik gora realzaleei. Hiru minutu geroago, Wesley Fofanak 2-1ekoa egin du. Erdiraketa baten ostean area txikian jaso du baloia, eta buruz errematatuz sareratu du. Realak erraztasun asko eman ditu defentsan, eta garesti ordaindu du hori.

Bigarren zatian irauli baten beharrean ziren Imanol Alguacilen jokalariak, eta teknikari oriotarrak bi aldaketa egin ditu. Andoni Gorosabel eta Ander Barrenetxea sartu ditu. Hark, hasieran, indartu egin du Realaren erasoko jokoa. Atera begira jarri dira txuri-urdinak, baina asmatu ezinda aritu dira. Gola behar zuen Realak, eta jokoaren zama bere bizkar hartu du. Halere, Isaken erremate bat salbu, deus gutxi egin dute Monako estutzeko. Etxekoek atzean sartuta igaro dituzte azken minutuak, baina jokoak moteltzera egin dute.

Orduan amaitu ziren Realaren esperantzak. Hamazazpi partidaren ostean, galdu egin dute txuri-urdinek. Europa ligan segitzeko, PSVri irabazi behar dio Anoetan, abenduaren 9an. Erdibideko aukerarik ez du izango.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.