Bihar Berria-n

Izen izan ez, baina izan badirenak

Ezizenei erreparatuko die biharko BERRIAk, erreportaje batean. Deitura horiek iraganean izan duten indarra aztertuko du egunkariak, baita gaur egungoei begiratu ere. Ertz askokoa da gaia.

2021eko azaroaren 26a
11:54
Entzun 00:00:0000:00:00

Izen ez diren izenak dira ezizenak. Ezagunagoak batzuk, aho gutxik ahoskatuak beste ugari. Pertsonaren ezaugarri jakin batzuetatik tiraka sortutakoak zenbait, eta jatorria anekdota bitxiren batean dutenak asko. Bistan da: aurpegi askoko gaia da ezizenena. Eta aurpegi askori esleitu zaio inoiz ezizenik. Gaiak duen mamia ikusirik, hain zuzen, ezizenei buruzko erreportajea argitaratuko du BERRIAk biharko egunkarian. Sakonkiaztertuko ditu jatorriak, bilakaerak eta erabileran izandako aldaketak.

Bestalde, zenbait adituren aburuz, nabarmen jaitsi da ezizenen erabilera gizartean. Maiz, ezizenek izan dezaketen alde ilunari egotzi zaio erabileraren apaltzea. Izan ere, bada mespretxuz sortutako ezizenik ere, edota genero ikuspegitik egokia ez denik.

Edonola ere, gizartearen isla dira ezizenak, baita hizkuntzaren pizgarri ere, hainbatetan. Horiek eta beste landuko dira erreportajean. Bihar izanen da irakurgai.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.