Urrezko baloia

Lionel Messik eta Alexia Putellasek irabazi dute Urrezko Baloia

Faborito nagusiek irabazi dituzte 2021eko futbolaririk onenen sariak. Messik bere ibilbideko zazpigarrena du; Putellasek, lehena.

Alexia Putellas Bartzelonako jokalaria, Urrezko Baloia jaso berritan, Parisen. YOAN VALAT / EFE
Mikel O. Iribar.
2021eko azaroaren 29a
22:37
Entzun

Ez da ezustekorik izan, eta bi faboritoek irabazi dituzte 2021eko Urrezko Baloiak. Lionel Messik (Rosario, Argentina, 1985), gizonezkoetan, bere ibilbideko zazpigarrena du, bigarrena jarraian; eta Alexia Putellasek (Mollet del Valles, Herrialde Katalanak, 1994), emakumezkoetan, aurrenekoa. Messiren atzetik, Robert Lewandowski eta Jorginho geratu dira bigarren eta hirugarren postuan, hurrenez hurren. Putellasen atzetik, berriz, Jennifer Hermoso taldekidea izan da bigarren sailkatua, eta Sam Kerr hirugarrena. Gaur arratsaldean jakinarazi dituzte irabazleen izenak, Parisen.

Putellasek urte biribila osatu du. Bartzelonarekin Txapeldunen Liga, Espainiako liga eta Kopa irabazteaz gain, 33 gol sartu ditu, eta hemeretzi asistentzia banatu.

Messik Bartzelona bere talde ohiarekin Espainiako Kopa irabazi du, eta Argentinako selekzioarekin, berriz, Amerika kopa. 2021ean 41 gol sartu ditu; horietatik lau, egun jokatzen ari den Paris Saint-Germain taldearekin.

Gianluigi Donnarumma Paris Saint-Germainekoak urteko atezainik onenaren saria jaso du, eta Pedrik, 21 urtez azpiko jokalaririk onenarena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.