Enpresak

Guuk konpainia osorik erosi du Masmovilek

Telekomunikazioko euskal konpainia horren %40 beste akziodunen esku zegoen, eta zati hori bereganatu du orain.

Jon Ander de las Fuentes Guuk-eko presidentea eta Juanan Goñi kontseilari ordezkaria. MARISOL RAMIREZ / FOKU
xabier martin
2021eko azaroaren 30a
15:11
Entzun

Global Dominionen (%25), Nafarroako Rural Kutxaren (%10) eta Elkargiren (%5) akzio poltsak erosi ditu Masmovilek, eta, horrenbestez, Guuk konpainia osorik eskuratu du. Euskaltel erosi ondoren, Masmovilek euskal merkatuaren kuota irabazten jarraitu du Guuk osorik erosita. Ez dute operazioaren datu ekonomikoen berri eman.

Euskaltelek, marka gisa, aurrera egingo duela berretsi du Meinrad Spenger kontseilari ordezkariak. Guukek, berriz, baditu 17.000 bezero bere ibilbidearen lehen urtean lortuak. Masmovilek aurreikusi du Hego Euskal Herriko merkatuaren %5 eta %10 arteko kopurua lortzea Guuki esker.

187 milioiren irabaziak

Masmovil taldearen barruan da Euskaltel abuztuaz geroztik, eta konpainia laranja barruan dela emaitzak jakinarazi ditu estreinakoz Masmovilek. 187 milioi euroko irabazia lortu du urteko lehen bederatzi hilabeteetan, 1.777 milioi euroren salmentak egin ondoren, %22 gehiago.

Donostian sortu zuten telekomunikazio konpainia handiak hamalau milioi bezero dauzka, eta banda zabaleko hiru milioi linea. Meinrad Spenger kontseilari ordezkariak esan du "uste baino hobeto" doala Euskaltelen integrazioa, eta "eragin nabarmena" azpimarratu du sinergiei buruz hitz egin duenean.

Masmovil bere jarduera dibertsifikatzen ari da, eta alarmen esparruan sartu da El Corte Ingles taldearekin akordioa egin ondoren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.